Txerkasyko Oblasta

Txerkasyko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit.

Cherkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen. Hiriburua Txerkasy da.

Txerkasyko oblasta
Черкаська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
HerrialdeaTxerkasyko Oblasta Ukraina
HiriburuaTxerkasy
Geografia
Txerkasyko Oblasta
Azalera20900 km²
Demografia
Biztanleria1285384 biztanle (2011)
Dentsitatea61,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.oda.ck.ua

Hiri nagusiak

Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria):

  • Txerkasy: 293.271 biztanle
  • Uman: 87.531 biztanle
  • Smila: 69.023 biztanle
  • Zolotonoxa: 28.509 biztanle
  • Kaniv: 26.194 biztanle

Probintziaren antolamendua

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasyko oblasta honela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa- 1 (Txerkasy)
  • Raion edo barrutiak — 4
  • Herriak — 838
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.

2020ko uztailetik 4 raion ditu Txerkasyko oblastak:

Giza geografia

2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasy hirian biltzen dira.

Txerkasyko Oblasta 
Oblasteko mapa.

Ekonomia

Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Txerkasyko Oblasta Hiri nagusiakTxerkasyko Oblasta Probintziaren antolamenduaTxerkasyko Oblasta Giza geografiaTxerkasyko Oblasta EkonomiaTxerkasyko Oblasta ErreferentziakTxerkasyko Oblasta Kanpo estekakTxerkasyko Oblasta2011DnieperKieveko oblastaKirovohradeko oblastaOblastPoltavako oblastaTxerkasyUkrainaUkraineraVinnytsiako oblasta

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AtomoEgiptoJon MirandeTurismoBulego (musika taldea)Cristiano RonaldoKontinenteIkus-entzunezkoaren aldiriakXalbadorren heriotzeanArotzaren eskuakMaría KodamaBertsolaritzaEguzki-energiaMarie EquiZaharkitze programatuInauteriak Euskal HerrianGutun formalTokusatsuLehoinabarIranSalmonellaMaria AntonietaTxadZibilizazio minoikoTornadoJaponiaEspeziePaul TanuiXenpelarUrteEmilia LandaluceMcOnakAmaiur gaztelu baltzaAdierazpen-askatasunIrulegiko EskuaErrege BardeaMasturbazioErrusiaHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)ArrainKlimaBizi itxaropenErrepublikaDomeinuAMIA analisiGiza eskubideakDaniel KaluuyaKukuSua EnparantzaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaAltsasu auziaIrizar ieLegamiaMartxoaren 24Espainiako Bigarren ErrepublikaPagoAnkerGlobal Biodiversity Information FacilityAro ModernoaMaria ArrillagaBaiduElixabete EtxanobeHerri kirolXIX. mendeaMerkataritzaAloe veraMunduko biztanleriaIkastola🡆 More