Tom Sawyer-en abenturak Mark Twain idazle estatubatuarraren eleberria da, 1876an argitaratua Mark Twainek Tom Sawyer-en haurtzaroa azaltzen digu liburu honetan.
Tom Sawyer AEBko St. Petersburg fikziozko herrian, Mississippi ibaiertzean, bizi da. Herri hori idazlea bizi zen Hannibal Missouri herrian dago inspiratuta..
Tom Sawyer-en abenturak | |
---|---|
Lehenengo argitalpenaren lehen orria | |
Datuak | |
Idazlea | Mark Twain (1876) |
Argitaratze-data | 1876 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Adventures of Tom Sawyer |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | AEB |
Ilustratzailea | True Williams (en) |
OCLC | 47052486 |
Euskaraz | |
Izenburua | Tom Sawyer-en abenturak |
Itzultzailea | Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Klis-Klasikoak |
Orrialdeak | 231 |
ISBN | 978-84-9746-785-8 |
Egileak, liburuaren lehenengo edizioaren sarreran azpimarratzen du argi ezaugarri biografikoak eta lanaren asmoa.
Pasarte gehienak errealitatean oinarrituak dira, bat edo bi egile berari gertaturikoak, besteak bere gaztaroan ezagutatuko kideei gertaturikoak. Huck Finn pertsonaia autobiografikoa da; Tom Sawyer pertsonaia ordea, fikziokoa da, beste hiru ikaskideen ezaugarriekin eraikitako pertsonaia.
Publiko gaztetxoari zuzendutariko lana izan arren, egileak helduak ere izan zituen kontuan lan hau idazterakoan. Helduek beraien gaztaroa atseginez gogorarazteko asmoa zuen.
Abentura-nobela hau, XIX.mendean argitaratutako beste klasikoak bezala (Alice, Robinson Crusoe, Gullliver) ilustratua da jatorrizko ediziotik. Ilustrazioen egilea T.W.Williams ilustratzaile amerikarra da.
Abentura nobela honetan generoaren bi ezaugarri agerian daude. Alde batetik pertsonaiaren umezurztasuna protagonistak zorigaiztoko bizimodua. Bestetik heroaren bidaia, egoera eta arazo desberdinei aurre egiteko beharra, haziketa prozesua, bizitza beraren eredu gisa, kultur guztietan agertzen den Pasabidearen Erritoaren adierazpena.
Tom Sawyer bere izeba Pollyrekin eta Sid haurriderdiarekin Saint Petersburgen bizi den umezurtza da. Oso bihurria da, baita azkarra ere, eta askotan onik ateratzen da bere bihurrikerietatik.Behin, Tomek bere jantziak zikindu zituen borroka batean eta ohol-hesia kare-esnean zuritzera zigortu zuen izebak. Tomek hori egitea oso gauza ona zela konbentzitu zituen lagunak, eta lortu zuen haiek berari erostea ohol-hesia zuritzearen eskubidea. Azkenean, oso-osorik zuritu zuten hesia lagunek.
Tom Becky Thatcherez, herrira etorri berriaz, maitemindu zen eta konbentzitu zuen ezkon-hitza elkarri emateko. Baina dena zapuztu zen Becky jabetzean Tomek Amy Lawrenceri lehenago emandako ezkon-hitzaz.
Piska bat geroago, Huckleberry Finnekin joan zen hilerrira gauez. Bertan Robinson doktorea, Muff Potter eta Joe Indioa ikusi zitzuten gorpu bat lapurtzeko lanetan. Bat-batean, Robinson doktoreak Joe Indioarekin eztabaidatu zuen eta lurrera bota zuen. Potterrek Indioaren alde atera zen eta bera ere lurrera bota zuen doktoreak. Orduan, Indioak Potterren labana hartu eta doktorearen bularrean sartu zuen. Potter suspertzean, Joe Indioa jakinarazi zion hark hil zuela doktorea. Laster, Potter atxilotu zuten.
Handik gutxira Tomek, Huckek eta Joe Harperrek uharte batera ihes egiten zuten. Behin ikusi zuten bere herrikoak haien gorpuak bilatzen ari zirela ibaian. Beraz, itzultzea erabaki zuten eta euren aldeko elizkizunean bertan agertu ziren, denak txundituta eta pozik utziz.
Eskolara itzulita, Tomek Beckyren maitasuna berreskuratu zuen, Beckyk irakaslearen liburua apurtu eta Tomek bere gain hartu zuelako errua.
Laster, Muff Potterren aurkako epaiketa hasi zen eta bertan Tomek Joe Indioaren aurkako lekukotasuna eman zuen. Potter errugabetu zuten, baina Indioa leiho betetik ihes egin zuen. Hortaz, Tom izu-ikaraz bizi zen.
Uda heldu zen eta Tom eta Huck altxor baten bila joan ziren etxe sorgindu batera. Han espainiar gormutu bat -Joe Indioa mozorrotua- ikusi zuten lagun batekin. Horiek altxor bat aurkitu eta beste leku batera eraman zuten gordetzera. Handik aurrera, Huckek zelatatu zuen Joe Indioa altxorra non zegoen jakiteko. Behin, Indioa eta laguna kutxa batekin ikusi zituen. Haiei jarraitzea erabaki zuen eta Douglas alarguna erasotu nahi zutela jabetu zen. Huckek laguntza eskatu zien gaslestar bati eta bere semeei, eta erasoa zapuztea lortu zuen, heroi anonimo bihurtuz.
Bestalde, Tom eta ikaskideak Beckyk antolatutako txango batera joan ziren. Biharamunean, denak konturatu ziren Tom eta Becky ez zirela itzuli eta haien bila joan ziren. Bikotea haitzulo batean zegoen galduta eta egunetan ibili zen irtenbidearen bila, baina alferrik. Bertan Tomek Joe Indioa ikusi zuen kandela eskuan zuela baian, zorionez, desagertu zen. Azkenean, itxaropenik gabe gertzen ari zirenean, Tomek irtenbide bat aurkitu zuen kometa-hari bat lagunduta.
Aste bat beranduago, Tom eta Huck haitzulora itzuli ziren eta Joe Indioaren altxorra aurkitu zuten. Douglas alargunak Huck hartu zuen bere etxean, baina Huck ez zen berarekin moldatzen eta ihes egin zuen. Tomek itzultzeko konbentzitu zuen, bere bidelapurren taldekide izan nahi bazuen.
Abenturazko eleberriaren klasiko handienetariko bat da Tom Sawyer, bai haurrentzat bai helduentzat interesgarria .
Sariaren merezimendua dela eta, lehenik itzultzaileek modu nabarmenean egileari bai irakurleari zor zion begirunea agerian uzteagatik. Bestaldetik kalitatezko itzulpen bat eginda, XIX. mendeko klasiko estatubatuar bat XXI. gaurko irakurle gazteek nahiz nagusiek gustura irakurtzeko moduan ekartzeagatik. Eta euskal itzulpengintzak gaur egun lortu duen mailaren adibide egoki-egokia lortzeagatik,jatorrizko lanaren zailtasun guztien gainetik..
Lan honen itzulpen lanari buruz,Asun Agirianoren esanetan, Iñaki Mendigurenen eta Sara Turtleren maisutasuna azpimarratzeko beharra dago, ez bait da erreza bi hizkuntza erregistro ezberdinak euskaratzea, lehenengoa, ahozkotasunetik gertuena pertsonaien hizkuntza arrunta, eta bigarrena, narratzailearena, literarioagoa..
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Tom Sawyer-en abenturak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.