Teodoro Gonzalez de Zarate (Gasteiz, 1882ko azaroaren 9a - Azazetako mendatea, 1937ko martxoaren 31) arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, jaioterriko alkatea izandakoa.
Teodoro Gonzalez de Zarate | |||
---|---|---|---|
1931ko apirilaren 14a - 1934ko irailaren 3a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1882ko azaroaren 9a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Azazetako mendatea, 1937ko martxoaren 31 (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ekintzailea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Acción Republicana |
Lanbidez industrialaria (La Favorita lantegia), Gonzalez de Zarate Partido Republicano Autónomo Alavés (PRA), Acción Republicana eta, azkenean, Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika eratu zuten udal-hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten. Gero eta 1934ra arte, alkate hautatu zuten. Urte hartan 1934ko Iraultza eta gero, CEDAk udala lortu zuen. 1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, berriro izendatu zuten.
Gerra Zibila piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen eta errekete talde batek kartzelan sartu zuen. Donostiatik zetozen falangista batzuk, beste hamabost lagunekin batera, kartzelatik "atera" eta Azazetako sarraskian, Lizarra-Gasteiz errepidearen ondoan, erail zuten. Emilio Mola jeneralak berak aginduta, gasteiztarren artean bere heriotzak zirrara ikaragarria eragin zuen.
Gasteizen, badago bere izena daraman kale bat.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Teodoro Gonzalez de Zarate, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.