Steven Weinberg (New York, AEB, 1933ko maiatzaren 3a - Austin, Texas, 2021eko uztailaren 23a) estatubatuar fisikaria izan zen.
Steven Weinberg | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1933ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Austin |
Talde etnikoa | askenazia |
Heriotza | Austin, 2021eko uztailaren 23a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Texas State Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Weinberg (en) (1954 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Cornell Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea The Bronx High School of Science (en) 1950) |
Hezkuntza-maila | Fisikako doktoregoa |
Tesi zuzendaria | Sam Treiman (en) |
Doktorego ikaslea(k) | John Preskill (en) Edward Tryon (en) Rafael Atilio Lopez-Mobilia (en) Orlando Alvarez (en) Claude William Bernard (en) Bob Holdom (en) John M. LoSecco (en) Lay Nam Chang (en) Clifford Burgess (en) Fernando Quevedo (en) Ubirajara van Kolck (en) Scott Steven Willenbrock (en) Bernard David Barkan Roth (en) Jun Liu (en) Mark G. Raizen (en) Todd Hunter West (en) W. Vincent (Wensheng) Liu (en) Kanokkuan Chaicherdsakul (en) Raphael Manfred Flauger (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Sam Treiman (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, fisikari teorikoa eta kosmologoa |
Enplegatzailea(k) | Texasko Unibertsitatea Austinen University of Copenhagen Niels Bohr Institute (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Harvard Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Mugimendua | ateismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Cornelleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Fisika Atomiko Teorikoaren Ipar Institutuan izan zen urtebetez Kopenhagen, eta 1957an eskuratu zuen doktoregoa Princetoneko Unibertsitatean. Eskolak eman zituen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), Massachusettseko Teknologia Institutuan eta Harvardeko Unibertsitatean 1973tik aurrera.
1967an, zatiki azpiatomikoen arteko interakzio elektromagnetikoari eta ahulari buruzko gertaera ezagunak batzen zituen hipotesia adierazi zuen, Abdus Salam pakistandar fisikariarekin batera. Aurrerago, bateratze-hipotesia delakoa esperimentu bidez frogatu zen, eta espero ziren emaitzak lortu ziren, beste hipotesi batzuekin ez bezala. 1979an, Fisikako Nobel saria jaso zuten bi fisikariek, Sheldon Lee Glashow estatubatuarrarekin batera, oinarrizko zatikien interakzioak ulerrarazteko egindako ekarpenengatik. Kosmologiaren alorrari dagokionez, "Grabitazioa eta kosmologia" liburua argitaratu zuen 1972an, gai horri buruzko obra garrantzitsu eta funtsezkoenetakoa.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Steven Weinberg, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.