Sorbus Chamaemespilus

Sorbus chamaemespilus Sorbus generoko zuhaixka txikia da, Europako erdialde eta hegoaldeko mendigunetako estai subalpetarrean bizi dena, Sudeteak eta Karpatoetatik hasi eta Piriniotaraino hedatuz.

Larrako karstean du bere hego-mendebaldeko muga beste landare orofilo askok bezala.

Sorbus chamaemespilus
Sorbus Chamaemespilus
Iraute egoera
Sorbus Chamaemespilus
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaSorbus
Espeziea Sorbus chamaemespilus
(L.) Crantz

Ezaugarriak

1,5 m arteko zuhaixka da. Adaxkak lentizela luzatu ugariz hornituak ditu. Begiak dira koniko-oboideak, zorrotzak, 3-5 ezkata ziliaturekin, ia ilegabeak eta ez likatsuak. Azala leuna eta grisa du.

Hostoak

Bakunak, ertzean finki eta bitan zerratuak. Berdeak bi aldetatik, ilegabeak eta pixka bat distiradunak dira gainaldetik, eta, mate eta ilegabeak edo pittin bat iledunak azpialdetik. Oso peziolo laburra dute.

Loreak

Sorbus Chamaemespilus 
Loreak

Loreak korinbo txiki eta trinkoetan elkartuta ditu. Errezeptakulua 2 mm ingurukoa eta ilupaduna. Sepaloak ertzetan hortzik gabeak, ilegabeak kanpoaldetik, eta ilupadunak barrualdetik. Petaloak arrosaxkak.

Fruituak

Gorri-laranjaxka da heldutakoan, lentizela gutxikoa eta mami irintsukoa.

Banaketa

Europa erdialdeko eta hegoaldeko mendigunetako estai subalpetarretan bizi da: Pirinioak, Frantziako Erdialdeko Mendigunea, Alpeak, Apeninoak, Sudeteak, Vosgeak, Karpatoak eta Balkanak. Euskal Herrian Larrako karstean soilik aurki daiteke.

Ekologia

Izeidietan, mendi-pinuaren pinudietan, eta, errododendro eta ipuruen sastrakadietan bizi da. Mota guztiko substratutan eta 1550 - 2250 m arteko altitudetan.

Fenologia

Ekaina eta uztailean loratzen da, eta, fruituak iraila eta urrian heltzen dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Sorbus Chamaemespilus EzaugarriakSorbus Chamaemespilus BanaketaSorbus Chamaemespilus EkologiaSorbus Chamaemespilus FenologiaSorbus Chamaemespilus ErreferentziakSorbus Chamaemespilus Kanpo estekakSorbus ChamaemespilusEuropaKarpatoakLarrako MendiguneaPirinioakSorbusSudeteak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erramu IgandeaZozoErromantizismoXVIII. mendeaIker CasanovaSorgin-orratzOmanHipatia AlexandriakoaAzalaZarautzArabiaHondarribiaKatagorriFrank SinatraKate trofikoBeroBosten lakuaIlaski SerranoEgunPott BandaGora ta gora betiAntzinaroaOier EtxebarriaErrusiaJazzKristautasunGutun formalPortugalDiglosiaTerrakotazko armadaFallout 4PetrolioIruzur fiskalTraineru estropadaSokatiraMalen OsaUrtarrilaren 16Lehen Mundu GerraTiraniaMyriostoma coliformeTiranoLurzoruBirusIrunInna AfinogenovaLeopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio SantukoaApirilaren 10Irulegiko EskuaGazteluDominantzia (genetika)OrojaleClaudio RanieriFApirilaren 11Donostiako historiaDiego MaradonaBertsolaritzaGabrielle RoyTiti-koitoaAste SantuaInauteriak Euskal HerrianAtenas1958Patata-zomorroWikipediaJon Iñarritu🡆 More