Selfixhe Ciu

Selfixhe Ciu, Kolombja izengoitiaz ere ezaguna, (Gjirokastër, Albania, 1918ko martxoaren 31a – Tirana, Albania, 2003ko abuztuaren 22a) idazle, itzultzaile eta feminista albaniarra izan zen.

Selfixhe Ciu
Bizitza
JaiotzaGjirokastër1918ko martxoaren 31
HerrialdeaSelfixhe Ciu Albania
HeriotzaTirana2003ko abuztuaren 22a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Bizitza

Gjirokastërren jaio zen. Musine Kokalariren laguna zen, literatura lanak argitaratu zituen lehen albaniar emakumeetako bat izan zena. 1935eko azaroaren 28an, 17 urte zituela, poema bat argitaratu zuen Populli egunkarian.

Florentzian (Italia) ikasten ari zen, Albaniako italiar inbasioa gertatu zenean, 1939an. Gero, Albaniara itzuli zen Xhemal Broja senarrarekin, eta liburu-denda bat ireki zuen Shkodër hirian. Albaniako Lanaren Alderdian sartu zen, Drita Kosturi eta Nexhmije Hoxharekin batera, eta legez kanpoko manifestazio antifaxista baten antolatzaileetako bat izan zen 1942ko otsailaren 22an. Horregatik atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zioten, baina gero aske utzi zuten. Bigarren Mundu Gerraren ostean, 1947an, senarrarekin batera deportatu zuten lehen aldiz, eta 1966an bigarren aldiz. 1998an bere oroitzapenak, baita poesia eta beste argitalpen batzuk ere, Tallazet e jetes izeneko liburuan argitaratu zituen. 2003ko abuztuaren 22an hil zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19182003Abuztuaren 22AlbaniaGjirokastërMartxoaren 31Tirana

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ama KandidaMesopotamiaOñatiko UnibertsitateaHenri MatisseBenito LertxundiNiloJorma SandelinRamona Zapatero ZapatelHernaniEuskal Herriko kastroakLazkaoUraren zikloaEguzki-loreLokomozio-aparatuJose Gonzalo ZulaikaApirilaren 26FinlandiaDemokraziaMusikaren historiaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaErrementari (filma)Kate trofikoNormandiako LehorreratzeaWikipediaZatiki (matematika)ZireneKontrapasEtsaiakEnaraInperialismoNutrizioZirkuluLaminaKonikoALawfareKlimaEustakio MendizabalOligarkiaAnne IgartiburuMontesquieuMaxixatzenEkosistemaPedro SánchezIzkiko Parke NaturalaUranioMamuGanga (arkitektura)PornhubMusika barrokoErrubrika (hezkuntza)DonostiaPort-au-PrinceNeomakGurpilPrudentzio (santua)ZuberoaErrenteriaErrementariAlegia (literatura)Homosexualitatey7cauLurraren atmosferaParpain-arkuLubaki banda2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakIruñeaNerea ReparazTundraMaialen LujanbioNafarroa BehereaIkaskuntzaren Diseinu Unibertsala🡆 More