Sean Thomas O´Kelly irlandar politikaria izan zen (1882ko abuztuaren 25a, Dublin – 1966ko azaroaren 23a, Dublin).
Kazetaria zen lanbidez. Arthur Griffithekin lan egin zuen, eta harekin eta beste zenbait kiderekin Irlandako burujabetasunaren alde borrokatzen den Sinn Féin alderdia sortu zuen. Kartzelara eraman eta deportatu egin zuten 1916ko Pazkoko matxinadaren ondoren. 1921ean Anglo-Irlandar Itunaren kontra agertu eta errepublikazaleekin elkartu zen. Fianna Fáil alderdia sortu zuen 1927an Eamon de Valerarekin batera, eta alderdi horretako lehendakariorde izendatu zuten. 1932an hauteskundeetan garaipena lortu ondoren behin baino gehiagotan izan zuen ministro kargua, eta bi aldiz izan zen Irlandako Errepublikako lehendakari (1945-1952 eta 1952-1959).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sean Thomas O´Kelly |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Sean Thomas O´Kelly, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.