Scilly Uharteak

Scilly uharteak (ingelesez: Isles of Scilly; kornubieraz: Ynysek Syllan) Kornualles herrialde edo konderriko mendebaldeko kostaldean dagoen uharte multzoa da, Erresuma Batuako hego-mendebaldeko muturrean dagoelarik.

Bertakoek edo uhartetarrek uharteei Scillonia izendapenaz deitzen diete. Beren azalera osoa 16,33 km²-koa da eta Itsaso Zeltikoaz (kornubieraz: Mor Keltek) inguraturik dago.

Scilly uharteak
Scilly Uharteak
St Martin's uhartea
Bertako izenaIsles of Scilly
Syllan
Geografia
KokapenaItsaso Zeltikoa
Uharteak deneraBiztanleekin 5 eta beste 140 jenderik gabe
Uharte nagusiakSt Mary's, Tresco, St Martin's, Bryher eta St Agnes
Azalera16,03 km2
Politika
HerrialdeaScilly Uharteak Erresuma Batua
EstatusaSui generis unitarioa
HiriburuaHugh Town
Hiri populatuenaHugh Town
Hiri populatuenaren biztanleria1.068
BuruzagiaJulia Day
Gizartea
Biztanleria2.100
Talde etnikoak%97,3 britainiar kaukasiarrak, %2,4 atzerriko kaukasiarrak eta %0,3 beste talde etniko batzuenak

Ohitura edo usadioz uharte hauek eta Kornuallesko muturrik mendebaldekonea den Land´s End itsas-muturrak, bai eta Bretainiako Ouessant uharteak (Finisterreko frantziar departamentuan) Erresuma Batuako, Frantziako nahiz Mantxako kanaleko muturrik mendebaldekoenak izan dira, hau da, Finisterraea edo Lurraren Amaiera, handik aurrera Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Ezezaguna hasten baitzen.

Uharte nagusiak

Hona hemen uhartediko uharte nagusiak (parentesi artean kornubierazko izena)

  • Saint Mary’s (Ennor) (1.666 bizt.) 6,29 km²
  • Tresco (Ynys Skaw) (180 bizt.) 2,97 km²;
  • Saint Martin’s (Brechiek) (142 bizt.) 2,37 km²;
  • Saint Agnes (Aganas) (70 bizt.) 1,48 km²;
  • Bryher (92 bizt.) 1,32 km²;
  • Gugh (Keow) (3 bizt.) 0,38 km²;
  • Samsom 0,21 km²;
  • Annet (Auk) 0,20 km²;
  • Saint Helen's (Ynys Elidius) 0,18 km²;
  • Teän 0,16 km²;
  • Great Ganilly (Guen Hily) 0,13 km²;
  • Beste 45 uharte 0,50 km²

Kirolak

Scilly uharteetako futbol liga jokatzen da urtero, bai eta lau Kopa txapelketa ere. "Munduko ligarik txikiena" ezizenaz ezagutzen da, bi taldek baino ez baitute parte hartzen ligan, "Woolpack Wanderers"ek eta "Garrison Gunners"ek. Talde biek 17 partida jokatzen dute elkarren aurka eta puntu gehien biltzen dituena da txapelduna.

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Scilly Uharteak Uharte nagusiakScilly Uharteak KirolakScilly Uharteak Ikus gaineraScilly Uharteak ErreferentziakScilly Uharteak Kanpo estekakScilly UharteakErresuma BatuaIngelesaItsaso ZeltikoaKornuallesKornubieraUharte

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskararen jatorriaAnycastAmeriketako Estatu BatuakIker CasanovaArkitektura gotikoaTxakurMaddi Ane TxoperenaKirk DouglasLeonidas I.aXabier LizardiCiara BravoPsikoanalisiOrojaleJon IñarrituKAlbert EinsteinClara PonsatíIndustria IraultzaSherlock Holmesen AbenturakAndy WarholAlabamaPetrolioUrrexolagaraiko guduaMafaldaJacint VerdaguerEnergia eolikoTximeletaSakanaKongoko Errepublika DemokratikoaJoseba SarrionandiaNobleziaIslamBaginaGibelXVideosTxikipediaEuskal Pentatloi SariaErromarako MartxaEneko AristaArabiaCharles CoburnGobernuz kanpoko erakundeMexikoko IraultzaErromaAxularOstiral SantuaAntzuZaharkitze programatuBernardo AtxagaIñaki PerurenaUGolKonoAdolf HitlerFrank SinatraErramu IgandeaBrigade LocoArrasateXX. mendeaMegalitoSarpen (sexualitatea)ProtistoGiza eskubideakUzkiLaminaZirkulazio-aparatuTxalapartaUrriaren 3EleaniztasunEuskal Herriko musika🡆 More