Santiago Meabe: Politikari espainiarra

Santiago Meabe Bilbao (Bilbo, Bizkaia, 1878ko ekainaren 5a - ib., 1961eko urriaren 25a) politikaria izan zen, eusko abertzalea.

Oso ezaguna ez den arren, ezker abertzalearen aitzindaritzat jo dute adituek.

Santiago Meabe
Bizitza
JaiotzaBilbo1878ko ekainaren 5a
HerrialdeaSantiago Meabe: Politikari espainiarra Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1961eko urriaren 25a (83 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSantiago Meabe: Politikari espainiarra Eusko Abertzale Ekintza

Bizitza

Tomas Meaberen anaia zen, eta harreman estuak izan zituen harekin, ideologiaz harengandik urrun egon arren. Merkataritza-ikasketak egin zituen, eta Sabin Aranaren lehen jarraitzaileetakoa izan zen. La Patria astekariaren zuzendari izan zen 1901-1903 urteetan, eta Aberri astekariaren zuzendari 1906tik aurrera.

Anaiaren antzera, biziki kezkatu zuen langileen arazoak. 1920. urtetik aurrera, ELA-SOV sindikatuaren errebindikazioak indartzearen aldeko agertu zen, eta abertzaletasuna eta sozialismoa politika-egitarau zehatz batean uztartzen saiatu zen, Ferdinand Lassalleren ideologiaren ildotik.

1930ean, ezker abertzalearen aldeko joera berria onartu, eta ANVko kide egin zen. Urte batzuen buruan alderdi hura utzi, eta independente gisa iraun zuen, hil zen arte.

Markina aldeko arduradun egin zuen Eusko Jaurlaritzak 1936an, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta Normandiara jo zuen, erbesterako bidean, 1937an. Baionan bizi izan zen, Bilbora itzuli baino lehen.

Erreferentziak

Tags:

18781961BilboBizkaiaEkainaren 5Ezker abertzaleaIbidemUrriaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AustraliaChill Mafia1976Irati (filma)Abuztuaren 30BelgikaInstrumentalTxomin AgirreKote CabezudoElhuyar HiztegiaUrtarrilaren 16Janari transgenikoAntzinako Greziako erlijioaMichel FoucaultMedinaJimmy WalesTxolarreAnkaraUnibertsoaBelakiTenerifeBulgariaUrtarrilaren 18KolonbiaSugaarSisifo2022AlabamaHiba AboukBasamortuGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaCSMA/CDKristautasunHipatia AlexandriakoaMikel LaboaMartin TxikiSpin MasterHuntza taldeaDastamenHaritzPubiseko ileGiustina Renier MichielBizenta MogelNekazaritzaLurraEnergia zinetikoZiegaPierre CurieMondegreenNerea IbarzabalAsier OdriozolaPaleolitoaJon IñarrituXerocomus tumidusWeb crawlerLuzaideko bolantak1981UAndoni SalameroIndiaMendiApirilaren 2SexismoArmentiaLaukiBoxeoEnergia eolikoTaxonomia🡆 More