Rodrigo Sorogoyen: Zinema zuzendari espaniarra

Rodrigo Sorogoyen del Amo (Madril, 1981eko irailaren 16a) espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea da.

Rodrigo Sorogoyen
Rodrigo Sorogoyen: Biografia, Filmografia, Sariak eta izendapenak
Bizitza
JaiotzaMadril1981eko irailaren 16a (42 urte)
HerrialdeaRodrigo Sorogoyen: Biografia, Filmografia, Sariak eta izendapenak Espainia
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm2507695 Allocine: 223335 Allmovie: p579916 Edit the value on Wikidata

Biografia

Madrilen jaio zen, 1981eko irailaren 16an. Rodrigo Sorogoyen del Amo Antonio del Amo zinema-zuzendariaren biloba da. Historian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2001ean, Gidoi Zinematografikoen ikasketak egin zituen Madrilgo Septima Ars Zinema Eskolan. 2004an, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia Eskolan (ECAM) matrikulatu zen, eta fikziozko gidoilari gisa hasi zen bere lehen lanetan.

Hastapenak

2008an 8 citas filma zuzendu zuen, Peris Romanorekin elkarlanean. Madrilen grabatutako zinta hori komedia erromantikoa da, zortzi istoriotan oinarritua. Fernando Tejero, Belén Rueda, Verónica Echegui, Jordi Vilches, Raúl Arévalo, Ana Wagener, Miguel Ángel Solá eta Arturo Valls aktoreen lana nabarmentzen da filmean. Malagako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta harrera ona izan zuen. 2010ean, ECAMeko hiru kiderekin batera, Caballo Films produkzio-etxea sortu zuen.

Rodrigo Sorogoienek hogei telefilm zuzendu ditu zenbait telesailetarako: Impares (2008), La pecera de Eva (Evaren arrainontzia) (2010), Vida loca (2011) eta Frágiles (2013) .

Zuzendaria

Rodrigo Sorogoyen: Biografia, Filmografia, Sariak eta izendapenak 
Rodrigo Sorogoyen, Medina del Campoko 30. Zinema Astean
Rodrigo Sorogoyen: Biografia, Filmografia, Sariak eta izendapenak 
Sorogoyen, Goya sarietan (2017)

2013an estreinatu zen Stockholm, Isabel Peña eta Sorogoienen gidoiarekin. Benetako istorioa da, asmo hipererrealista duena. Mikromezenasgoaren bidez finantzatua, zintak 60.000 euroko aurrekontua izan zuen. Aura Garrido eta Javier Pereira dira zintaren protagonistak, eta hiru sari (Zilarrezko Biznagak) irabazi zituen Malagako Zinemaldian. Gainera, aipamen berezia jaso zuen, film onenaren Signis saria eta film onenaren Gazte Epaimahaiaren saria ere. Sorogoienek zuzendari onenaren saria eta gidoi berri onenaren saria jaso zituen, Isabel Peña gidoilariarekin batera. Javier Pereira protagonistetako batek aktore ezagun onenaren Goya saria jaso zuen.

Que Dios nos perdone (2016) filmak, Isabel Peña eta Sorogoienen gidoiarekin, Antonio de la Torre, Roberto Álamo eta Javier Pereira aktoreak izan zituen.

2019ko urtarrilean, Espainiako ustelkeriaren aurkako El reino (Erreinua) filmarekin irabazi zuen Feroz 2019 sariak. Aukerak zituen 10 estatuatxo lortzeko, eta bost lortu zituen filmak: film dramatiko onena, zuzendari onena, aktore protagonista onena (Antonio de la Torre), aktore onena (Luis Zahera) eta gidoi onena Isabel Peñarekin.

2019ko Goya sarietan, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zituen —Isabel-kin— El reino (2018) filmarengatik.

Filmografia

Zinema

Telesailak eta telefilmak

  • 2008-2010 Impares (43 ataleko telesaila
        -2.33 atala (2010)
        -2.32 atala (2010)
        -2.31 atala (2010)
        -2.30 atala (2010)
        -2.29 atala (2010)
  • 2010-2011 La pecera de Eva (221 ataleko telesaila)
        -4.39 atala (2011)
        -4.37 atala (2011)
        -4.52 atala (2011)
        -4.51 atala (2011)
        -4.50 atala (2011)
  • 2010-2011 Impares Premium (10 ataleko TB Seriea)
        -1.10 atala (2011)
        -1.9 atala (2010)
        -1.8 atala (2010)
        -1.7 atala (2010)
        -1.6 atala (2010)
        -La madre que te parió (2011)
        -Itoginak paradisuan (2011)
        -Amonak erretzen badu (2011)
        -Lehengusua egiten (2011)
        -Bingoa dantzatu dute (2011)
  • 2013 Frágiles (13 ataleko telesaila)
        -Ezeren beldurrik gabe (2013)
        -Estralurtarra (2013)
        -Mirakulua (2013)
        -Harrapatutako kirolaria (2013)
        -Aspaldiko lagunak (2013)
  • 2014 El iluso (laburra)
  • 2015 Rabia (atal bakarreko telesaila)
        Ehiza (2015)
  • 2020 En casa (Etxean, atal bakarreko telesaila)

Sariak eta izendapenak

Oscar Sariak
Urtea Kategoria Lan izendatua Emaitza Erref.:
2019 Fikziozko film laburrik onena Madre Proposatua
Goya sariak
Urtea Kategoria Lan izendatua Emaitza Erref.
2014 Zuzendari berri onena Stockholm Proposatua
2017 Zuzendari onena Que dios nos perdone Proposatua
Gidoi originalik onena. Proposatua
2018 Fikziozko film laburrik onena Madre Irabazlea
2019 Zuzendari onena El reino Irabazlea
Gidoi originalik onena. Irabazlea
2023 Film onena As bestas Irabazlea
Gidoi originalik onena. Irabazlea
Zuzendari onena Irabazlea
Donostiako Zinemaldia
Urtea Kategoria Lan izendatua Emaitza Erref.:
2016 Epaimahaiaren saria, gidoi onenarentzat Que Dios nos perdone Irabazlea
    Feroz sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2014 Gidoi onena Stockholm Proposatua
2019 Gidoi onena El reino Irabazlea
    Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2013 Gidoi original onena Stockholm Proposatua
2018 Gidoi original onena El reino Irabazlea
2019 Gidoi egokitu onena Madre Proposatua
2022 Gidoi original onena As bestas Irabazlea
    Beste sari batzuk
  • Gidoi Nobel Onenaren Malagako Zinemaldian: Stockholm

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Rodrigo Sorogoyen BiografiaRodrigo Sorogoyen FilmografiaRodrigo Sorogoyen Sariak eta izendapenakRodrigo Sorogoyen ErreferentziakRodrigo Sorogoyen Ikus, gaineraRodrigo Sorogoyen Kanpo estekakRodrigo Sorogoyen1981Irailaren 16Madril

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SahatsAditz trinkoContact (1997ko filma)Ana ObregónTxistu (musika tresna)ElektrizitateEuskal literaturaDrahomíraGiza aluNeomakAzelerazioElorrioArte erromanikoaLatinEuskal Herriko musikaFigaroren ezkontzakEskoziako Errege AkademiaJuan Sebastian ElkanoRamadanBertsolaritzaMexikoJuana WhitneyJose Enrike Urrutia CapeauIruñeko historiaOstadarProkariotoMedinaKote CabezudoInstrumentalChill MafiaBirikaUztailaren 13PaleolitoaMichel FoucaultFaraoiGaliziaGarizumaGazte TopaguneaWikipediaBegiUgatzZetakAtarrabiaXenpelarFotosintesiKGiza eskubideakMartxoaren 28Erramu IgandeaInka InperioaGaztelako ErresumaAritz Elustondo2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakAlberto SchommerFuensanta CovesZerainPsikologiaTrikuharriSaint-Laurent-en-BeaumontMusikaGreziaApirilaren 12Metal AroaEuskararen jatorriaFallout 4GlobalizazioBeroSchool TiesMarcello MastroianniIzaro Andres ZelaietaLur ErrekondoVietnamgo GerraEsch-sur-AlzetteAbiaduraAlbert EinsteinFederiko KrutwigSugaar🡆 More