Rafael García Serrano (Iruñea, Euskal Herria 1917ko otsailaren 11 - Madril, Espainia, 1988ko urriaren 12a) idazle eta kazetari nafarra izan zen.
Rafael García Serrano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1917ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1988ko urriaren 12a (71 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | eleberria news article (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Haz, Arriba, Siete flechas eta El Alcázar egunkarietan eta Pyresa agentzian lan egin zuen. José Antonio Primo de Rivera literatura saria lortu zuen Espainiako Gerra Zibilari buruzko bere liburuei esker.
García Serranok, gutxienez, zortzi filmen gidoiak idatzi zituen, tartean bere eleberrian oinarritutako La fiel infantería (1960). Gainera, Ladislao Vajdaren Ronda española (1952); Pedro Lazagaren La patrulla (1954) eta Los económicamente débiles; eta Rafael Gilen La casa de la Troya (1959); Tú y yo somos tres (1961), El marino de los puños de oro (1968) eta A la Legión le gustan las mujeres (...y a las mujeres les gusta la Legión) (1976) filmenak ere idatzi zituen.
Bere semea Madrilgo Radio Intercontinentalen kazetaria den Eduardo García Serrano da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Rafael García Serrano, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.