Psametiko I.a

Uahibra Psametiko edo Psametiko I.a (K.a.

660ko hamarkada">K.a. 664-K.a. 610), Egiptoko XXVI. dinastiaren sortzailea eta, beraz, dinastia honetako lehen faraoia izan zen. Dinasti honi, saitarra ere deritzo. Egiptoko Aro Berantiarraren hasiera adierazten du.

Psametiko I.a
Psametiko I.a
Psametiko I.a ofrenda bat egiten irudikatzen duen estatuaPsametiko I.a Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 664 - K.a. 610
Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTahpanhes (en) Itzuli, K.a. 610 ( urte)
Familia
AitaNekao I.a
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakEgiptoera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Bizitza

Psametiko I.a faraoi handietako bat izan zen, asiriar inperioarekiko independentzia lortuz. Herrialdea berriz oparoa izatea lortu zuen 54 urteko bere erregealdi luzean, eta harreman onak izan zituen gobernari greziarrekin, kolono greziar ugari, Egipton ezartzera eta bertako armadan mertzenario gisa zerbitzera animatuz.

Testu kuneiformeengatik, Asarhaddonek, Egipto gobernatzeko hogei tokiko subirau izendatu eta Asurbanipalek berretsiak izan zirela jakina da. Psametikoren aita zen Nekao I.a, subirau hauetako bat zen, Saisen, baina, dirudienez, ez ziren, egiptoarrak, gorrotatutako asiriarren aliatuen aurka kontrolpean mantentzeko gai izan.

Psametiko I.a, bere aita K.a. 664an hil ondoren, Egipto bere agindupean batu eta asiriarren kontrolpetik askatzen saiatu zen.

Psametiko I.a 
Nitokrisen izena daraman plaka, Psametikoren alaba eta Amonen Jainkotiar Adoratriza.

Nubian jatorria zuen Goi Egiptoko Egiptoko XXV. dinastiaren azken hondarrak, arrakastaz suntsitu zituen Tenutamonpean, eta, une honetan, Tebasek bere autoritatea onartu zuen. Ondoren, Egiptoren berbateratzearen aurka zeuden tokiko printzeen aurkako kanpaina indartsu bat egin zuen.

Bere erregealdiko zortzigarren urtean, K.a. 656an, Tebasera itsas flota boteretsu bat bidali zuen, eta Amonen Jainkotiar Adoratriza, bere alaba Nitokris ondorengo bezala hartzera behartu zuen, Adopzioaren estela deritzonean. Nitokrisek, kargu hau 70 urtez beteko zuen, K.a. 586an hil zen arte.

Libiar gaizkile batzuen aurka lortutako garaipenetako bat, bere erregealdiko 10 eta 11. urtean lortutakoa, Dajlako herriko estela batean aipatzen da, Egiptoko mendebaldeko basamortuko oasian.

Hizkuntzaren jatorriari buruzko elezaharra

Herodoto historialari greziarrak, bere "Historia" izeneko laneko bost liburukietako bigarrenean, Psametiko I.ari buruzko istorio krudel bat igorri zuen. Egiptora egin zuen bidaian, Herodotok, Egiptoko faraoiak ustez jatorrizko hizkuntza zena aurkitu nahi zuela entzun zuen, eta, horretarako, esperimentu bat egin zuen. Artzai bati bi ume jaio berri utzi zizkion, ume horiekin inork ez zuela hitz egin behar aginduz, baina artzaiak elikatu eta entzun beharko zituen, ume horien lehen hitzak zeintzuk ziren jakiteko.

Psametiko I.a 
Psametiko I.aren Heb Sedaren ospakizuneko plaka, faienzaz egina. Louvre

Psametikoren hipotesia, Herodotoren arabera, gizakiek jatorrizko hizkuntza bat zutela zen, eta ume horiek ahoskatuko zuten lehen hitza, hizkuntza horretan izango zela. Berriz ere Herodotoren arabera, ahoskatutako lehen hitza, bekos izan zen, frigieraz "ogia" esan nahi duena, eta, beraz, Psametikok, Anatoliako hizkuntza hau, gizateriaren lehen hizkuntza izan zela ebatzi zuen. Baina, jada antzinatean, Apolonio Rodasekoak eta Aristofanesek, bekos, umeak elikatzeko erabiltzen ziren ahuntzen bekerekea imitatzen zuen soinu onomatopeiiko bat zela susmatu zuten.

Herodotoren XII Erregeen istorioa eta Psametikoren tronuratzea, zalantzazkoa da. Labirintoa, Egiptoko XII. dinastiako faraoi batek eraikia, Herodotok XII Erregeei ematen die.

Bere garaiko testigutzak

Deltaren ekialdeko eta mendebaldeko mugetan, gotorleku lerro defentsibo bat ezarri zuen. (Arnold)

Kanpo estekak


Aurrekoa
Nekao I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVI. dinastia
Ondorengoa
Nekao II.a

Tags:

Psametiko I.a BizitzaPsametiko I.a Hizkuntzaren jatorriari buruzko elezaharraPsametiko I.a Bere garaiko testigutzakPsametiko I.a Kanpo estekakPsametiko I.aEgiptoko Aro BerantiarraEgiptoko XXVI. dinastiaFaraoiK.a. 610K.a. 660ko hamarkada

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Amaiur gaztelu baltzaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaTxadMaiatzaren 12MateriaXVIII. mendeaAmaiurko gazteluaXenpelarEli GallastegiAro ModernoaMarie CurieAutismoAditz trinkoIrakYves MontandFilosofia politikoEkosistemaLekeitioIntsektuUnai LasoSirolimusTximeletaEuskal mitologiaBelakiGalaxiaSu Ta GarLeBron JamesBilboko Burdin HesiaNatxo de FelipeOñatiEuskal Herriko futbol selekzioaIlargiaEuskaltzaindiaIruñeaLoreBirikaSarpenItzulpen automatiko neuronalArrate (mendia)Barne produktu gordinLezkaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaPaduraAitana EtxeberriaLehen Mundu GerraEskoziaMaria ArrillagaEnergia eolikoUreterIlaski SerranoCelsius graduPierre TopetAltsasu auziaGanga (arkitektura)Errege BardeaLarraunNazio Batuen ErakundeaZaloa GómezAtomoAntzinako ErromaGaizka MendietaMaurizia AldeiturriagaUgalketa asexualEuskararen jatorriaSouth Windsor (Connecticut)Galaxia eliptikoMicrosoftLoreak (filma)Erriberriko Errege Jauregia🡆 More