Pissis mendia (gaztelaniaz: Monte Pissis) Argentinako Catamarca eta La Rioja probintzien arteko mugan kokaturiko geruza-sumendia da.
6.795 metroko altuera duenez, Andeetako hirugarren mendirik garaiena eta munduko bigarren sumendirik altuena da.
Pissis mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.795 m |
Prominentzia | 2.145 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°45′17″S 68°47′56″W / 27.75462744°S 68.79885414°W |
Honen parte da | Seven Third Summits (en) |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | La Rioja probintzia |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1937ko otsailaren 7an, Stefan Osiecki eta Jan Szczepanski. |
Pissis baino lehen, Nacimientos del Jagüe eta Pillanhuasi (kitxuaz: Pillanhuasi) izenak izan zituen. Gaur egungo izena, Comisión Chilena de Exploración del Desierto delakoak jarri zion 1885ean, Pierre Joseph Aimé Pissis frantziar geografoaren omenez.
Pissis mendia Argentinan dago osorik, Catamarca (iparraldean) eta La Rioja (hegoaldean) probintzien arteko mugan. Eskualde horretan munduko sumendirik garaienak daude:
Andeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeko klima lehorra da oso, eta ia ez du elurrik.
Stefan Osiecki eta Jan Szcepanski poloniar mendizaleak izan ziren Pissis mendiaren gailurrera iristen lehenbizikoak, 1937ko otsailaren 7an.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Pissis mendia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.