Pika

Pika adar arma bat da, infanteriak asko erabili zuena zalditeriaren eraso eta kargei aurre egiteko batez ere.

Pika
Pikari erregimendu baten irudikapen modernoa

Fabrikazioa

Pikak lantzaren oso antzekoak dira, baina luzeagoak, ohi, hiru eta lau metro luze. Erabileraren erabileraz, pikak handiago egiten hasi ziren, bai adarrari dagokionez, baita muturrari dagokionez ere. Luzeenek sei metrotik gorakoak izaten ziren zenbaitetan. Tamaina horretako pikak egiteko, ezinbestean, zur mota indartsu bat behar zen, lizarra adibidez, batzuetan, altzairuzko bi zerrendarekin indartzen zena, armaren albo banatan.

Erabilera

Pika 
Pikari suitzarrek eta Landsknechtek borrokatzen dute "pika bultzakda" bat Italiar Gerratan zehar.

Pikarien eraketa astuna Suitzan berragertu zen Behe Erdi Aroan, antzinatean jada erabilia izan baitzen Filipo II.aren falangeen eraketan, garai hartan, sarissa deitua zen arren. Arma horiek zalditeriaren kargak geldiarazteko erabiltzen ziren; pika luzeek, aldiz, harresi defentsibo gisan funtzionatzen zuten. Horregatik, Behe Erdi Aroan eta Pizkundean, pikariek armaden zati defentsiboa osatzen zuten, baina zalditeriak zatirik erasokorrena osatzen zuen. Pikaren tamainaren ondorioz, horrek ez zuen ezertarako balio aurrez aurreko borrokaldietan; horregatik, pikariek beste armaren bat ere eramaten zuten, ezpata, adibidez.

Gudu zelaian, pikak falange edo "triku" eraketetan erabiltzen ziren. Adibidez, eskoziarrek schiltron izeneko erregimendu batzuk izan zituzten ingelesen zalditeria astunaren aurka borrokatzeko Bannockburneko guduan, 1314an. Espainiarrek tertzioak garatu zituzten; hor, arkabuzariek falangeen alboak babesten zituzten. XVII. mendean, oraindik ere erabiltzen ziren pikari eraketa handiak, ohi, musketari unitateen babes gisan.

Gainbehera

Pikak, gudu zelairako arma gisan, baionetek ordeztu zituzten, errentagarriagoak egin baitziren XVII. mende erdialdean. Mende haren amaieran, baionetadun suzko armek suzko armen eta adar armen arma bakarrerako iragaitea amaitu zuten. Bateratze hori, zalditeriaren karga taktikoaren desagerketa suzko armen mesederako, pikaren amaiera izan zen. Dena dela, inoiz edo berriz oraindik erabilia izan zen, 1798ko Irlandako matxinadan bezala.

Karta jokoa

Arma horren forma dela eta, frantziar karta sortako irudietako bati pika deitzen zaio.

Kanpo estekak

Tags:

Pika FabrikazioaPika ErabileraPika GainbeheraPika Karta jokoaPika Kanpo estekakPika

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Thelma DorantesUrdax Magunazelaia2016Ilaski SerranoJon MirandeIker IriarteIbon MartínMalkoen bideaCarlo AncelottiTomas LizarazuIosif StalinCaroline PhillipsMikel ValverdeSexu-jostailuJarkiNagore AranburuIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaMikhail AlekseievÑVenaria RealeEn Tol SarmientoVasco da Gama1826ko Portugalgo KonstituzioaSaskibaloiTxema MontoyaClan TVELizarraGerrako umeakPeter KeniloreaKnekroYouTubeTom BerengerCookieMaiatzaren 4Donejakue bideaMonakoGernikako bonbardaketaPerpausAthletic 2023-2024FrantziaPuro relajoBalaztaNaiara ArnedoEusko Jaurlaritzako lehendakariaSentikurPlaneta nanoXabier GaldeanoGanoderma adspersumGoogleMUrizaharraGaztelaniaGotzon BarandiaranP2PAbenduaren 20FelazioPavel TonkovMaiatzaren 6Mertxe RodriguezQatarKarl MarxIsla CristinaHuntza taldeaAho sexuMiley CyrusTarbeNatxo de Felipe2003Gidor BilbaoZakoteFargo (4. denboraldia)🡆 More