Paula Cantó, ezagunagoa Paula Púa izezez (Valentzia, 1992ko urriaren 26a) valentziar stand-up komikoa eta gidoilaria da.
Aurkezle lanetan aritu da Orange TVko Los felices veinte saioan. Gidoilaria eta erreportaria izan da Todo es mentira telebista-programan. 2022ko Feroz Sariak aurkeztu zituen Nacho Vigalondorekin batera. El Mundo Today ingurune satirikoan idazten du hilero.
Paula Púa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1992ko urriaren 26a (31 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | CEU Herrera kardinala Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, Esataria, bakarrizketalaria eta gidoilaria |
CEU Cardenal Herrera Unibertsitatean Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen, Irrati eta Telebistako Lokuzio Ikastaroa egin zen CES Irudi eta Soinu Eskola Nagusian eta Bakarrizketa Ikastaroa Komediaren Eskola Teknikoan.
Irratian, laguntzailea izan da Tarde Lo Que Tarde (RNE), El recreo La Ventanan (SER) eta TVEren 'Mejor contigo'. Gainera, El Mundo Today ingurune satirikoan idazten du.
Telebistan, Comedy Centralen '#StandUp3000'-n bakarrizketa bat grabatu zuen, La Sexta-ko Zapeandon laguntzailea izan zen eta 'Y Si Sí' (TVE) umorezko sketchen programan parte hartu zuen. Gidoiari dagokionez, Dani Rovirak aurkeztutako La noche D (TVE) saioko gidoilaria eta Risto Mejidek aurkeztutako Todo es Mentira (Cuatro) satira politikoaren programako gidoilaria eta laguntzailea izan da. Aurkezle izan da Orange TVko 'Los Felices Veinte ' late-nightean, Nacho Vigalondorekin batera, baita 2022ko Feroz sarietan ere.
'Teorías locas' (Netflix España) formatua, 'Viejennials' (Verne-El País) fikziozko webseriea aurkeztu eta gidatu zuen, 'Esto no es una serie' (Vodafone) umore-saioan parte hartu zuen, eta 'Humor confinado' (La Coproductora) sketchetan parte hartu zuen. Manuel Bartualen Biotopía' fikziozko podcastean pertsonaia bat interpretatuz ere parte hartu zuen, eta Frank Blancok aurkeztutako Esto no es lo que era' podcastean parte hartu zuen.
2018an hasi zen stand-upa egiten, eta, ordutik, hainbat areto, jaialdi eta antzokitan aritu zen komedia-show desberdinekin.
2022an parte hartzen hasi zen Zapeando La Sextan eta Todo es mentira Cuatron saioetan. 2023an, TVEren Días de tele saioko kazetaria hasi zen, eta, gainera, modu laburrean, reality Traitors Españan parte hartu zuen. Hirugarren saioa kaleratu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Paula Púa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.