Patricia Mckillop: Hockey jokalari zimbabwetarra

Patricia Jean McKillop, jaiotzaz Fraser, eta orain Buckle, Pat McKillop bezala ezagutzen dena (Bulawayo, Zimbabwe, 1956ko uztailaren 15ean), Zimbabweko belar-hockeyko jokalari ohia da, 1980ko Moskuko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen talde nazionaleko kidea.

Patricia McKillop
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia Jean Fraser
JaiotzaBulawayo1956ko uztailaren 15a (67 urte)
HerrialdeaPatricia Mckillop: Hockey jokalari zimbabwetarra Zimbabwe
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria

Afganistanen inbasio sobietarraren aurkako protestan Estatu Batuak buru zituen boikota zela eta, sobietar taldea bakarrik geratu zen. Sobietarrek eta nazioarteko agintari olinpikoek txapelketarako kalifikatu ez ziren herrialdeak gonbidatu zituzten. Eskaera berantiarra bidali zitzaien Afrikako gobernu ezberdinei, lehiaketa hasi baino astebete lehenago taldeak osatu zituzten.

Guztien harridurarako irabazi egin zuten. Polonia 4-0 garaitu zuten, Txekoslovakia zenarekin 2-2 berdindu zuten, 2-0 irabazi zioten Sobietar Batasun anfitrioiari, 1-1 berdindu zuten Indiarekin eta, azkenik, 4-1 garaitu zuten Austria. 1980ko Jokoetan Zimbabwek lortu zuen domina bakarra irabazi zuten. McKillop izan zen, Sobietar Batasuneko Natella Krasnikovarekin batera, txapelketako goleatzaile nagusia sei golekin, ertzeko hiru penalti barne.

McKillop-ek Matabeleland ordezkatzen zuen saskibaloian. Bulawayo Athletic Club hockey-klubean jokatu zuen, eta hiru urtez jarraitu zuen Zimbabwe Under-21 emakumezkoen taldea entrenatzen, eta 1989an Kanadako Emakumeentzako Hockeyko Munduko Kopa Juniorrera eraman zituen. Golfean ere, Zimbabwe ordezkatu izan du .

Bizitza pertsonala

Patricia McKillop Collin Williams-ekin ezkondu zen, bere lehen ezkontzagatik dibortziatu ondoren. Collin Williams Zimbabweko lehen mailako kriket jokalaria zen, eta belar-hockeyko entrenatzailea. Hiru seme-alaba ditu, eta guztiek ordezkatu dute Zimbabwe nazioarteko kiroletan. Lehen ezkontzaren ondoren jaio zen Michael McKillop nagusiak Zimbabweko gizonezko hockeyko taldeko kapitaina izan zen, eta kriketeko lehen mailako bederatzi partidutan ere agertu zen Matabeleland ordezkatuz. Hurrengo semea, Sean Williams, nazioarteko hockeyean eta kriketean aritu izan da Zimbabwe ordezkatuz. Eta azkena, Matthew Williams da, Zimbabweko hockeyko talde nazionaleko kapitaina izan zen eta kriketeko lehen mailako jokalaria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

19561980ko Udako Olinpiar JokoakBelar hockeyBulawayoUztailaren 15Zimbabwe

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Antzinako GreziaEuskararen jatorria2009Autonomia erkidegoUgal-aparatuNobleziaTernuaAleloDanimarkaMariEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaXabier LizardiGiltzurrunSinbiosiKleroBiologiaNafar-lapurteraPatata-zomorroLe CorbusierMieltxo SaralegiEstoniaSisifoNazio Batuen ErakundeaInesa GaxenAxularTasmaniako deabruHolokaustoaTeresa Jiménez VílchezAna ObregónInternational Standard Book NumberGasteizAlberto Ladrón1978Juan Sebastian ElkanoEnergia berriztagarriCentral ParkKonjuntibaSokatiraErrege BardeaAtenaMarmoka (argipena)Malen OsaHondarribiaDastamenErdi AroaHilerriAlpe PeninoakBoxeoInka InperioaHitanoEzki hostozabalEuskal literaturaLurraren atmosferaZuhaitz apartekoLuzaideko bolantakEuskaraInauteriFrank SinatraGiza sexualitate1998TenerifeMatematikaLe Grand-SaconnexStand-upAntzinako ErromaAndoni IruretagoienaBasurdeMaria AntonietaD ereduaAndoni SalameroUrtarrilaren 16🡆 More