Omenaldia

Omenaldia Erdi Aroko europar gizarte feudalaren baitan jaun baten basailu bilakatzeko eginkizun erritualen multzoa zen.

Omenaldiaren berezko zentzua basailu eta jaunaren arteko harremanaren zentzu emozionala onartzea da, non basailuak jaunaren aurrean bere burua eman eta jaunak, bueltan, jasotzen baitzuen.

Omenaldia
Basailua jaunaren eskua muxukatzen. Iberiar Penintsulan omenaldiaren errituan hedatutako pauso zehatza.

Testuingurua

Omenaldia XI. mendetik aurrera garatutako erregimen feudaleko testuinguruan kokatu beharra dago. Hau, sistema sozial, politiko eta ekonomiko berri bat izan zen, jaurgoen haztearen eskutik emandako botere publikoaren banaketan eta pribatizazioan, eta jaunen inguruko menpekotasun-erlazio eta gizarte egituran oinarritutakoa. Sistemaren baitan instituzio feudobasailatiko berriak agertu ziren, Erdi Aroan zehar omenaldi erritualaren eskutik lortutako basailutza, hain zuzen ere.

Basailutza, oro har, jaunaren partetik jaurgo baten eskaintzarekin lotua zihoan, jaunarekiko zerbitzuak bermatuak izan eta erlazio pertsonaletan oinarritutako sistema osatzeko emana. Beraz, testuinguru honetan emandako gizon-libreen arteko kontratu feudala aurrera eramateko zeremonia litzateke omenaldia.

Hastapenak: Karolingiarrak

Karolingiar garaietatik, feudalismoaren ezarpen garatua baino lehenagoko testuinguruan ematen hasi ziren “basailuak” eratzeko formulak. “Basailutza” hau erregetzarekin erlazionatuko bazen ere, eremu pribatura eta beste lurraldeetara hedatu zen, eredu feudalaren ezarpenarekin batera. Nahiz eta erritual garatutik urrun ageri, oinarrizko elementuek (enkomenda eta fideltasun zina) jada finkapen bat izan ohi zuten Goi Erdi Aroko gorte frankoan, hauek kontratua osatuko luketelarik.

Gailurra: Erdi Aro Betea

Edonola, Erdi Aro Betean karolingiarrek finkatutako oinarrien gainean erritual garatu eta konplexu baten garapena eman zen, feudalismoaren sustraitzearekin batera. Garaiko erlazio feudo-basailatikoetako elementu pertsonala suposatzen zuen basailutza, omenaldiaren bidez lortzen zena. Ikusi bezala, jada aurreko garaitatik, nobleen arteko menpekotasuna oinarritzeko basailutza-kontratu baten beharra ikusia zen. Basailu bilakatzeko prozesua, orokorrean, jaunaren egonlekuan egiten zen. Hala ere, ohitura desberdinak eman ziren ere, adibide izanik Frantziako feudo nabarmen batzuetako basailuak, zeintzuk bi feudoen arteko mugan aurrera eraman beharko baitzuten omenaldia tradizioz. Nahiz eta omenaldia harreman feudo-basailatikoak eratzeko izan oinarriz, basailutzaz gain bestelako loturak eratzeko balio izan duela ere jaso izan da, XIII. mendeko Normandian bezala, non honako erritualak bake-promesak aurrera eramateko ere erabiltzen baitziren. Izan ere, moldaera desberdinak garatuko baziren ere, ia beti agertzen diren oinarrizko elementuak karolingiarrek jada finkatutako omenaldia eta fideltasun zina izango ziren, garapena jaso bazuten ere.

Enkomienda

VIII. mende erdialdetik gutxienez, basailuak bere jauna izango zenaren eskutik onura bat (lur-lotea, komunki) jasotzeko, enkomendatu (se encomendare) behar zitzaion omenaldi erritu baten. Hala, enkomendatua –gizaki libre gisa jarraituko zuena– jaunaren babes eta autoritate pean geratuko litzateke; bueltan, basailuak zerbitzu, laguntza, obedientzia, aholku eta errespetua zor egingo zion, auxilium et consilium formulan jasota. VIII. menderako erritu orokorra finkatua izan zela esan daiteke, latinezko termino hominaticum XI. mendeko lehenengo erdira arte jaso ez bazen ere testuetan.

Errituala bi elementuz osatua zegoen berez: immixtio manuum eta volo-az. Lehenik basailuak jaunaren aurrean belaunikatu eta bien eskuak elkartu behar zituen, inmixtio manuum edota Handgebärde deiturikoa. Honen bitartez, jaunak bere propioekin basailuaren eskuak besarkatzen zituen, bere pean jarriz enkomendatua. Immixtio manuuma egina, basailu bilakatuko zenak borondate adierazpena (voloa) egin behar zuen jarraian. Hala ere, hauetatik benetan garrantzitsua immixtio manuuma zen, garaiko mentalitate eta kontzepzio juridikoetan kontratuek akto material baten beharra eskatzen baitzuten, orokorrean balio sinbolikoduna.

Omenaldian izaera askeko bi parte parte-hartzen zuten; edonola ere, jaunen eskumen zabaleko eskualde eta garaietan, ohikoa litzateke jaunak beste jaunei omenaldia egitera behartzea bere pekoak. Izan ere, salbuespenak badaude jopu-omenaldiak jasotzen dutenak, adibidez XII. eta XIV. mende bitarteko Frantzian emandakoak –nahiz eta erritual propioaren errekreaziotzat hartzen baitiren–.

Fideltasun zina

Gehienetan omenaldi basikoena fideltasun zin batekin batera ematen zen, karolingiarrek hasitako moduan. Hala ere, salbuespenak eman ziren, Italia lonbardarrean bezala, non omenaldia oso laster desagertu eta zina kontratuaren funtsezko elementu gisa erabili baitzen. Zintzotasun eta fideltasun formula zutik eta eskuineko eskua Biblia, misal edota bestelako objektu sakratu gainean jarriz esaten zuen basailuak. Fidela izateko promesa zen, Jainkoari men eginez, res sacra bat ukituz konpromezua erakusteko. Zin hori apurtzeak zinaustean, bekatu mortalean, erortzea suposatuko luke. Honek ziurtagiri gisa jarduten zuen.

Hala, beraz, basailuek fideltasuna erakutsi eta betebeharrez arduratzea ziurtatuko luke jaunak. Goi-mailako basailuen artean hedatu zen hau, enkomendazioaren akzioak ez bezala (nolabait norberaren buruaren eskaintze eta “askatasunaren galtzearekin sinbolikoaz” lotua), konpromiso libre bati men egiten baitzion.

Omenaldia 
Hommage de Ban et Bohort à Arthur, Libre de Droit liburuko ilustrazio bat, XIV.mendekoa. Osculuma ikusten da berta.

Osculuma

Batez ere Frantzian, elementu hau oso hedatua egon zen, aurrekoekin batera agertuz ia beti. Hala ere, ez zen elementu esentziala, aurrekoekin jada kontratua egina zegoela ulertzen zelako. Beraz, muxuak (osculum) kontratua konfirmatu edo ixteko funtzioa betetzen zuen oro har, jada esan bezala imaginario publikoan inpaktu handiagoa zuelako akzioak. Muxu hori orokortzean, dena den, aldaerak eta salbuespenak emango ziren, abadesen kasuan bezala, bere izenean muxua jasotzeko prokuradoreak izateko gai baitziren. Iberiar penintsulan, bestalde, eskumuina, jaunaren eskuineko eskuan muxua, hedatu zen, hainbat adituk arreta jarri diotelarik aldaera honetan presente dauden umiliazio zantzuei, jaunaren betebehar bakarra muxua ez oztopatzea baitzen, Europan zegoen inmixtium manuumean bi parteen joera aktiboan ez bezala.

Inbestidura

Esan bezala, Erdi Aroko kontzepzio juridikoetan akto material baten beharra zegoen eskubide baten sortze edo trukatze aldera, gehienetan sinbolikoduna. Basailutzak zekarren beneficium, “onura”, feudoa izan zen gehienetan; hortaz, hori eman eta jasotzeko prozedura, inbestidura delakoa, elementu material sinboliko baten bitartez egiten zen. Honetan, jaunak basailua izango zenari objektu sinboliko bat ematen zion, aldakorra zena eskainitako “onura” motari erantzunez: aginte bastoi bat dukerriaren kasuan, makulu eta eraztun bat apezpiku- edota abade-lurretan, edota gehienetan ematen zen ezpata, lantza edota lur-multzoa. Objektu horiek akzio sinbolo edota objektu sinbolo izan ahal ziren.

“Akzio sinbolo” gisako objektuak erabiltzen ziren kasuetan, objektuak inbestiduraren akzioa materializatzeko soilik balio zuen. Jaunak objektua eskaintzen zuen, baina errituala bukatzean horrekin geratzen zen. “Objektu sinbolo” zirenak, berriz, basailuaren eskuetan geratuko ziren, jaunak inbestitutakoari eskainitako feudoa sinbolizatzen baitzuten.

Prozeduraren bestelako aspektuak

Akta idatziak

Batzuetan prozeduran bi parteek omenaldi, fideltasun prestazio eta feudoaren hartu-emanaren gaineko erlazio idatzi baten nahia erakutsi zuten. Hauek gutunen bidez gordetzen ziren, batez ere XIII. mendetik aurrera Ingalaterra eta bereziki Frantzian.

Ondorengotza

Hitzarmenak bi parteek bizirik zirauten bitartean iraungo zuen. Jauna hilda, basailuak “onuraz” gozatzen jarraitu nahiko balu, jaunaren ondorengoari enkomendatu eta harengatik inbestitua izan beharko luke. Basailua hilko balitz, ondorengo adingabea izatekotan, jaunaren agindupean geratuko litzateke gutxieneko adina eduki arte. Emakumezko ondorengoa izatekotan, jaunak senarra bilatu ahalko lioke, berak basailuen zerbitzuak ez galdu eta familiak feudoa mantentzeko.

Hitzarmena apurtu

Edonola ere, hitzarmena apurtua izan ahal zen (comisio) egoera desberdinen eskutik, oro har bi aldetako batek hautsitako klausula batengatik. Jaunak feudoa kendu ahalko zion basailuari honek bere betebehar feudalak aurrera eramango ez balitu. Bestalde, basailuak hitzarmena apurtu ahalko luke jaunaren hutsegite desberdinen eskutik: laguntza behar izatekotan lagundu ez izanagatik, bere emaztearekin adulterioa aurrera eramateagatik, etab. Hala, basailua aske egongo litzateke jaun berri baten pean joateko feudoa uztera behartuta egon gabe.

Omenaldia 
Jean de Sainte-Maurek Renato Anjoukoa-ri eginiko omenaldia. Basailoa belauniko eta burua ageri agertzen da. 1469ko otsailaren 15ean gertatu zen.

Ikonografia

Omenaldia oso garrantzitsua izan zen Europa osoan, eta, ondorioz, erritualaren irudiak zabaldu ziren. Erdi Aroko ikonografian islaturik inmixtium manuumak izan zuen protagonismo gehien. Hala, commendatioaren justu aurreko momentua (basailuak jaunaren aurrean belaunikoz eskuak elkarrekin eta hari begira) edota commendatioaren momentu zehatza (jaunak basailuaren eskuak hartzean) irudikatu ziren. Gerora, gainera, eskuen esanahi sinbolikoa testuinguru erlijioso batera estrapolatu zen artista erromanikoen eskutik, esanahi feudaletik haratago joanez. Denbora pasa ahala otoitz egiteko keinu gisa bereganatu zen, fededunak haien eskuak Jaungoikoaren eskuen artean jartzen baitzituzten harenganako leialtasuna eta umilazioa adierazteko.

Terminoaren garapen historikoa

Homagium edo hominium hitzak basailu bat jaunaren “gizonean” bihurtzeko ekintza errituala izendatzeko erabili ziren, nahiz eta promesaren zentzua gorde ere. Esanahia, halere, eraldatuz joango zen denboraren poderioz gaur egunera arte, non pertsona baten balioa publikoki antzeman nahian ospatzen diren zeremoniak deitzeko erabiltzen baiten “omenaldi” terminoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Omenaldia TestuinguruaOmenaldia Hastapenak: KarolingiarrakOmenaldia Gailurra: Erdi Aro BeteaOmenaldia Prozeduraren bestelako aspektuakOmenaldia IkonografiaOmenaldia Terminoaren garapen historikoaOmenaldia ErreferentziakOmenaldia Kanpo estekakOmenaldiaBasailuErdi AroaFeudalismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EspainiaNetiketaBernardo AtxagaAizkora probaMicrosoftKanariakAngkor WatNorvegiaJ. K. RowlingMaisu/maistraGipuzkoaDigestio-aparatuPaul TanuiMadrilAlofonoZelulaWalter BenjaminHedy Lamarr.eusIñaki SalvadorGernika (margolana)KontsumismoBakhmutOrreagako gudua (778)Euskal antzerkigintzaCreative CommonsAMIA analisiUpThe Shape of WaterOrnodunVBerri TxarrakEuropar BatasunaUgalketa asexualLasseubetatOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaGiza aluJanari transgenikoMikel LaboaJon Agirre EgañaAzido desoxirribonukleikoPierre TopetAztarna ekologikoTxantxangorriArteriosklerosiBulgariaZuhaitzBingoInauteriak Euskal HerrianMateriaMinbiziKalamuaSons of AguirreNancy PelosiEuskal Pentatloi SariaAborichthys garoensisPablo PicassoToles eta zamalkadura gerrikoMieltxo SaralegiIñaki PerurenaVietnamgo GerraIraitz-sistemaTxistu (musika tresna)Gerra HotzaIlaski SerranoGabriel ArestiBananaPulveroboletus hemichrysusBarakaldoErresuma BatuaEskoziaTxalapartaThe SimpsonsDesobedientzia zibil🡆 More