Ollanta Moisés Humala Tasso (Lima, Peru, 1962ko ekainaren 27a) militar ohi eta politikari peruarra da.
2011ko uztailaren 28tik Peruko Errepublikako presidentea da.
Isaac Humala, langileen abokatu eta etnocacerismoaren (ideologia nazionalista etnozentrikoa) sortzailearen semea da. 1982an karrera militarra hasi zuen. Peruko armadan lotinant koronel izatera iritsi zen. 1992an Sendero Luminosoren aurkako borrokan parte hartu zuen eta hiru urte geroago Ekuadorren aurkako gerran. 2000ko urrian Fujimoriren aurkako altxaldi bat zuzendu zuen baina zapuztua izan zen. Fujimoriren erregimena erori ostean Peruko kongresuak amnistiatu zuen.
2005ean Peruko Alderdi Nazionalista sortu zuen. Alderdi berria garaiz erregistratu ez zuenez, 2006ko Hauteskunde Orokorretan Unión por el Perú alderdiarekin aurkeztu zen. Lehenbiziko itzulia gainditu zuen, botoen %30.61ekin. Ekainaren 4an egin zen bigarren itzulian Alan García nagusitu zitzaion botoen %52.62rekin.
2011ko Hauteskundeetan Peruko presidente aukeratua izan zen. Bigarren itzulian botoen %51,44 lortu zituen eta Keiko Fujimori kontserbadoreak %48,55. Hauteskunde kanpainan eskuinekoek Hugo Chávezekin lotu zuten baina, bere lehenbiziko erabakiek erakutsi zutenez, hurbilago dago Lula da Silvak Brasilen erabili zuen eredutik Venezuelakotik baino.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ollanta Humala, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.