Norfolk Ingalaterrako ekialdean dagoen konderria da, Erresuma Batuan.
Izan ere, Ekialdeko Ingalaterra izeneko eskualdean kokatuta dago.
Norfolk | |||
---|---|---|---|
Norfolk | |||
| |||
Norfolk UK locator map 2010.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Norwich | ||
Azalera | 5.372 | ||
Mugakideak | Lincolnshire, Suffolk eta Cambridgeshire | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | council of Norfolk County Council (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 914.039 (2020) 0 (2020) | ||
Dentsitatea | 169,9 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi | ||
norfolk.gov.uk |
5.371 kilometro karratuko area du, 2003an 810.695 biztanle zituen eta 859.400 2014an. Konderriko lekurik Beacon Hill mendixka da, 100 metrokoa. Hiriburua eta hiri nagusia Norwich du (213.000 biztanle 2011an), eta hurrengo udalerri populatuenak Great Yarmouth (63.000), King's Lynn (46.000) eta Thetford (25.000) dira.
Mugakide hauek ditu: iparraldean Lincolnshire, mendebaldean eta hego-mendebaldean Cambridgeshire, eta hegoaldean Suffolk. Iparraldean eta ekialdean Ipar Itsasoa du.
The Broads izeneko Parke Nazionala ibai eta lakuen esparru natural babestua da, Suffolken ere zabaltzen dena hegoalderantz.
1. Norwich
2. South Norfolk
3. Great Yarmouth
4. Broadland
5. North Norfolk
6. King's Lynn and West Norfolk
7. Breckland
V. mendean angloak lurralde honetan bizi zirenean, Norfolkek eta Suffolkek Ekialdeko Anglia sortu zuten. Gero, Norfolk "the north folk" bihurtu eta Suffolk "the south folk" bihurtu ziren.
1785 eta 1786 urteetan Norfolko Quantrell hiriaren ondoan zenbait globo aerostatiko aireratu zituzten, aeronautika aroa hasiz.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Norfolk, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.