Nikolas Etxabarri, (c. 1417 - Tafalla, 1468ko azaroaren 23a) nafar elizgizona izan zen, Iruñeko apezpikua 1462–1469 bitartean.
Nikolas Etxabarri | |||
---|---|---|---|
1462ko uztailaren 15a - 1468ko azaroaren 23a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | c. 1417 | ||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Tafalla, 1468ko azaroaren 23a (44/45 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1439tik aurrera, Eugenio IV.ak aita santuak aukeratua, Bessarion kardinalaren ordezkoa izan zen. Bessarion 1455ean Nikolas V.a aita santuaren ordezkotzat hautatua izan zenez, elizbarrutia Joanes Michaelis bere bikario orokorraren bitartez gobernatu zuen.
Nikolas, 1457an, Joanes II.a Aragoikoaren kapilau nagusia izan zen, beraz agramondarren aldekoa. Nafarroako Erresuma gerra zibileko egoera zegoela, Joanesek Nikolas proposatu zuen apezpiku berritzat Martin Peralta II.a ordezkatuz. Hala ere, Pio II.ak proposamenari uko eta Bessarion kardinala hautatu zuen apezpiku.
Beaumondarrek Joanesen proposamenarekin bat egin zuten, agramondarrek, berriz, Ferrando de Dicastillo hautatu zuten apezpiku 1459an. Aita santuak Lizarra, Faltzes, Zangoza eta Azkoiengo agintariak eskumikatu zituen bere erabakia ez onartzeagatik.
1461an Karlos IV.a Nafarroakoa eta Bessarion kardinala hil eta gero, Erromak Nicolas Etxabarri hautatu zuen apezpiku berri eta honek 1462ko uztailean kargua onartu zuen. Ordurako Ximeno izeneko semea zuen.
1468ko azaroaren 23an, Piarres Peralta eta Ezpeletakoaren soldaduek lantzaz hil zuten Tafallan bildutako Nafarroako Gorteetan.
Aurrekoa Basilios Bessarion | Iruñeko apezpikua 1462 – 1469 | Ondorengoa Alfonso Carrillo |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nikolas Etxabarri, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.