Netta Barzilai (hebreeraz: נטע ברזילי, Hod HaSharon, Israel, 1993), abeslari israeldarra da, artistikoki Netta izena erabili ohi duena.
2018ko Eurovision abesti lehiaketa irabazi zuen 2018ko maiatzean, Toy abestiarekin, Israel ordezkatuz.
Netta Barzilai | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | נטע ברזילי |
Jaiotza | Hod HaSharon (en) , 1993ko urtarrilaren 22a (31 urte) |
Herrialdea | Israel |
Bizilekua | Tel Aviv Nigeria |
Talde etnikoa | israeldar juduak askenazia Sefardia Mizrahia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hebreera Modern Hebrew (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, egile abeslaria, disc jockeya, abeslaria, musikagilea eta kantugilea |
Parte-hartzailea | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | נטע |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | gitarra sintetizadorea live looping (en) |
Diskoetxea | Tedy Productions (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
nettamusic.com | |
|
Barzilai judu familia batean jaio zen. Ama jatorri judu sefardien artekoa du, (Ipar Afrikako erroekin) eta aita jatorri askenazikoa, Poloniako juduen komunitatekoa. Umetan, Barzilai Nigerian bizi izan zen lau urtez, aita ingeniaria han aritu zelako lanean.
Israelgo Defentsa Indarretan derrigorrezko soldadutza egin baino lehen, boluntario izan zen Barzilai Nahal deritzon gaztediarentzako erakunde paramilitar estatalean. Armadatik irtendakoan, musika elektronikoa ikasi zuen baina ez zuen titulurik lortu. Israelgo telebistako HaKokhav Haba musika lehiaketara aurkeztu zen, eta haren 5. edizioa irabazita, Eurovisionen Israel ordezkatzeko tokia lortu zuen.
Pinkwashing eta purplewashing egiteagatik kritikak jaso izan ditu Netta Barzilaik. Eurovisioneko bere kantuak emakumeen kontrako jazarpena zuen gaitzat baina horrek kontraste egiten du Israelek Palestina okupatuz egiten duen jazarpen nazionalarekin... Aldi berean, kritika egiten dutenek azpimarratu izan dute Netta Barzilairen inplikazioa Israelen politika okupatzaileetan ez dela guztiz inozentea, boluntarioki parte hartu baitzuen Armadan. Israelgo lehen ministroa den Benjamin Netanyahuren ondoan harro ere agertu izan da behin baino gehiagotan argazkietan.
Era berean, Eurovision irabazi zuenean oihuka adierazi zuen Barzilaik: "datorren urtean Jerusalemen!", non eta Israelek aurrekoetan Eurovision ostatatu duenean hiri hori apropos aukeratu ez denean, nazioarteko motibo politikoengatik. Izan ere, 2019an ez zen bere pronostikoa bete: Ez zen Jerusalem izan lehiaketaren egoitza, Tel Aviv baizik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Netta Barzilai, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.