Nazionalitateen Sobiet

Nazionalitateen Sobieta (errusieraz: Совет Национальностей) SESBeko Sobiet Gorenaren bi ganberetako bat zen, sufragio unibertsal, berdin zuzen eta sekretuz aukeratua, Sobietar Demokraziaren printzipioen arabera.

Batasuneko Sobieta ez bezala, Nazionalitateen Sobieta, Sobietar Batasuneko nazionalitateez osatuta zegoen, banaketa administratiboak ordezkatzen zituena, eta ez talde etnikoak.

Nazionalitateen Sobiet
Datuak
Izen laburraСовет Национальностей
MotaGoi ganbera
Jarduera
Honen parteSESBeko Sobiet Gorena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
JabeaSESBeko Sobiet Gorena
Historia
Sorrera1936
OndorengoakCouncil of the Republics of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) Itzuli
Desagerpena1991ko urriaren 21a

Sobietar nazionalitateak, Sobietar Batasuneko errepublika guztiak berdin ordezkatuak egotearen oinarriaren gainean osatuta zeuden:

  • 32 diputatu errepublika bakoitzeko (errepublikaren barnean egon zitezkeen beste unitate autonomo batzuk kontutan hartu gabe, hauek euren kontura bidaltzen baitzituzten ordezkariak)
  • 11 diputatu errepublika autonomo bakoitzeko
  • 5 diputatu oblast autonomo bakoitzeko
  • diputatu 1 barruti nazional bakoitzeko.

Nazionalitateen Sobietean, Errepublika handienak Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistak, 147 milioi biztanleko biztanleriarekin, eta txikienak, Estoniak 1,5 milioi pertsonako biztanleriarekin, 32 diputatu zituzten bakoitzak. Errusiarrek, talde etniko bezala, Sobietar Batasuneko biztanleriaren erdia baino gehiago suposatzen zuten, baina hau ez zen adierazten, esan den bezala, Nazionalitateen Sobietak ez baitzituen talde etnikoak ordezkatzen.

Nazionalitateen Sobietak, Batasuneko Sobietaren eskubide berberak izan zituen, ekimen legelariari dagokionez zein SESBeko eskumenen artean zegoen beste kontu batzuk ebazteko.

Nazionalitateen Sobietak bere presidentea aukeratzen zuen, ganberako bilerak zuzentzen zituena, bere lau presidenteordeak eta batzorde iraunkorrak.

  • Mandatu Batzordea
  • Legegintza Kasuetako Batzordea
  • Aurrekontuaren Planifikazioaren Batzordea
  • Kanpo Harremanetarako Batzordea
  • Gazteriaren Kontuen Batzordea
  • Industria Batzordea
  • Garraio eta Komunikazio Batzordea
  • Eraikuntza eta Eraikuntza Materialen Industriaren Batzordea
  • Kontsumo Zerbitzu eta Udalerri Ekonomiako Batzordea
  • Ingurugiro Batzordea

Kanpo estekak

Tags:

Batasuneko SobietErrusieraSESBeko Sobiet GorenaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaSufragio unibertsal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PastoralErlojuLehoinabarXKoldo IzagirreSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaZibilizazio minoikoMarcel DuchampAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaAna NafarroakoaOxigenoJaiegunBingoAztarna ekologikoMiru gorriHezkuntzaAntzinako ErromaLegamia1997TxadOpen accessHerri kirolOlatz ArrizabalagaHenry David ThoreauEnergia nuklearDomeinu (biologia)HormabularIntsektuLoreak (filma)OiloIraitz-sistemaJoxepa Antoni AranberriWikipediaLauaxeta2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakLinguae vasconum primitiaeEuskal Kantagintza BerriaUrEnergia ez berriztagarriIzenordainJon ArretxeThe Shape of WaterSardaMartxoaren 24Erika OlaizolaXX. mendeaBizi itxaropenArin-arinHaranUrtarrilaren 18Ez Dok AmairuSozialismoEuskaltzaindiaMaialen LujanbioEne begiek (abestia)Ikaskuntzaren Diseinu UnibertsalaGMieltxo SaralegiFolkloreBegoña PedrosaJoxe Mari AgirretxeEuskaldunNeoconger mucronatusEuskal mitologiaBudismoInauteriak Euskal HerrianBell UH-1 IroquoisMerkataritzaTiranoMarie CurieEusko JaurlaritzaFutbol🡆 More