Nahla El Fatiha Naili (arabiarrez: نهلة الفاتحة نايلي, bereberez: Nahla El-Fatiḥa Naili; tifinagh: ⵏⴰⵀⵍⴰ ⴻⵍ ⴼⴰⵜⵉⵃⴰ ⵏⴰⵉⵍⵉ) (Hydra, Aljerreko wilaya, 1986ko azaroaren 14a) eskulturgile eta artista plastiko aljeriarra da, Aljeriako ondarea, Aljerreko Kasbah besteak beste, babesteko elkarte bateko presidente eta pertsona engaiatua.
Nahla El Fatiha Naili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hydra (en) , 1986ko azaroaren 14a (37 urte) |
Herrialdea | Aljeria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Graduate School of Fine Arts of Algiers (en) 2016) Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne Lycée international Alexandre Dumas (en) 2007) |
Hizkuntzak | aljeriar arabiera frantsesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta aktibista |
Gurasoak Rabah Naili eta Hafida Bouhired ditu: aita, ingeniaritza elektronikoko irakaslea eta meteorologian espezializatua, Azefounekoa (egun Tizi Ouzouko wilaya), eta ama, estilista modelista, El Aouanakoa, egungo Jijeleko wilaya; amaren familia Aljerreko Kasbahn bizi zen, eta haren ama bost seme-alabetatik azkena zen, amonaren lehen ezkontzakoa.
Amaren aita, Mustapha Bouhired, Parisko Racing Klubeko jokalari ohia izan zen, eta, gero, Alger Républicaineko kirol-kazetaria, Aljerren. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen Frantziaren 'askapenaren alde', Aljeriako iraultzako FLNeko militante bihurtu baino lehen, eta 1957ko martxoaren 14an hil zuten tiroz, Aljerreko Kasbah-n.
Bere amona, Fatiha Bouhired, sortzez Hattali zuena deitura eta goitizenez Oukhiti, militantea zen, senarra bezalaxe, eta, Aljeriako gerrak iraun zuen artean, haren familiaren etxeak Aljerreko hiri-gerrillaren buruzagi nagusien babesleku izan ziren. Fatiha bi aldiz atxilotu zuten familiaren etxean, horietako bat Yacef Saâdi, Zohra Drif eta Hafida Bouhired alabarekin (6 hilabete zituen orduan), eta Serkadjiko kartzelan sartu zuten, eta, gero, askatu.
Gurasoak dibortziatu ondoren, Nahla amarekin eta Arslan Larbi Redouan Naili anaia gaztearekin Bouhired-tarren familia-etxean jarri zen bizitzen, Aljerren gainaldean. Amak eta Zina, Leila eta Houria Bouhired izeba ama-izebek hezi zuten.
2007an, Nahlak Frantziako zientzietako batxilergo orokorra atera zuen Aljerreko Alexandre-Dumas Nazioarteko lizeoan, eta Aljerreko Arte Ederren Goi Eskolan graduatu zen 2016an. 2018an, doktoretza-tesia prestatu zuen Panthéon-Sorbonne Parisko Unibertsitatean, gai honi buruz: Création et patrimoine urbain. Pour une pratique de l’art contemporain à travers la réhabilitation d’Alger (Sorkuntza eta hiri-ondarea. Arte garaikidearen praktika bat Aljerren errehabilitazioaren bitartez).
Horrez gain, Marokon eta Tunisian Medinako errehabilitazioari buruzko prestakuntza-jarduerak egin zituen.
Halaber, UNESCOren barruko prestakuntza hauetan parte hartu zuen: "le Management des volontaires et le montage de projets participatifs publics/privés" (Boluntarioen kudeaketa eta parte hartzeko proiektu publiko/pribatuen muntaketa) izeneko tailerrean, 2017ko uztailean; Med Culture "Sensibilisation de la communauté résiliente aux valeurs du patrimoine Culturel" prestakuntzan (Komunitate erresilientea kultura-ondarearen balioekiko sentikortzea), Ammanen (Jordania), 2018ko urrian, eta Net Med Youth "Renforcer l’attrait pour les technologies digitales créatives auprès des jeunes défenseurs du patrimoine culturel" (Teknologia digital krestiboekiko erakarpena indartzea kultura-ondarea defendatzen duten gazteen artean).
Nahla Naïli Bouhired-ek aktiboki jardun zuen militatzen ondarea babesteko 2011n, Belkacem Babaci ondare defendatzaile sutsuarekin eta historialariarekin izandako topaketetan. Sauvons la Casbah d’Alger (Salba dezagun Aljerreko Kasbah) elkarteko kide eta idazkari nagusiaren ondokoa da, eta Mouvement de la Jeunesse éveillée (Gazteria Atzarriaren Mugimendua) mugimenduaren sortzaileetako bat ere bai.
2016an, Nahlak, Arslan anaiarekin eta Selma Bouhired lehengusinarekin batera, L'Atelier NAS izeneko tailer-proiektua abiatu zuen, adierazpen artistiko guztientzako gogoeta-espazio bat. L'Atelier NAS tailerra arte-gurutzaketa bat da, eta artistak biltzen ditu, Aljerreko Kasbah-ren erdian. Tailerraren helburua da Aljeriako nortasuna eta kultura garaikidea eta talentua sustatzea. Eskultorea izanik, Aljerian 2018an Chaine 3 irratiko uhinen kulturaren lehen denboraldira gonbidatu zuten.
Hirak herri-mugimenduaren manifestazioetan parte hartu zuen hasieratik, eta aktibismo kulturalak aktibismo politikora eraman zuen, aldi berean bide eraldatzailea eta zentzuzkoa bilatuz.
Nahla emakume iraultzaile esaten zaion horietako bat da, bere izateko arteagatik. Aljerian preso zegoen Khaled Drareni kazetaria askatzeko eskaera sinatu zuenetako bat izan zen.
2020ko otsailean, larrialdi-dei bat jaurti zuen Aljerreko Kasbah babesteko: kandelak piztu eta otoitz egitera deitu zuen, eta zenbait jarduera pedagogiko eta kultural ere abiarazi zituzten. Artea eta ondarea Aljerreko hiriaren garapenaren ikuspegitik lotzen ditu. WikiCasbah2 proiektuaren aldeko ere agertu zen, hau da, Wikipedia entziklopedian Aljerreko Kasbah-ri buruzko artikuluak idaztea barne hartzen duen ekimena.
Nahla Naïli Bouhired-ek, Aljerreko Arteen eta Ondarearen Elkarteko presidenteak, Rêvons la Casbah (Amestu dezagun Kasbah) izeneko ekitaldi bat antolatu zuen on-line, 2020ko abenduaren 5etik 11ra. Ekitaldi horretan, nazioarteko eta Aljeriako hainbat pertsona ospetsu bildu zituen, munduko ondare izendatutako Aljerreko Kasbah-rentzako ikuspegi estrategiko baten beharraz gogorarazteko xedearekin. Rêvons la Casbah ekitaldia APS-ek eman zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nahla El Fatiha Naili, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.