Mossad (hebreeraz: הַמוֹסָד לְמוֹדִיעִין וּלְתַפְקִידִים מְיֻחָדִים, Hamosad Lemodi'ín Uletafkidim Meyujadimren apokopea, euskaraz: «Inteligentzia eta Operazio Berezien Institutua»), 1951n sortu zen Israelgo inteligentzia agentzietako bat da.
Bere eginkizunik garrantzitsuenak inteligentziako informazioaren jasotzea, espioitza eta terrorismoaren (bereziki Israelen aurka burutzen denaren) aurka jokatzea da.
Mossad | ||
---|---|---|
Un poble mal governat s’enfonsa, molts bons consellers el salven., בתחבולות תעשה לך מלחמה eta При недостатке попечения падает народ, а при многих советниках благоденствует | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | המוסד למודיעין ולתפקידים מיוחדים | |
Mota | Inteligentzia zerbitzua | |
Herrialdea | Israel | |
Jarduera | ||
Honen parte | Israeli Intelligence Community (en) | |
Enplegatuak | 1.200 | |
Agintea | ||
Lehendakaria | David Barnea (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1949ko abenduaren 13a | |
Sortzailea | ||
Ordezkatzen du | Q12046206 | |
webgune ofiziala |
Mundu guztian aritzen da, Israel barnean izan ezik (hemen, Shabaka arduratzen da).
Tel Aviveko egoitzan dauka zuzendaritza nagusia. 1200 langile inguru dituela uste da, baina zenbaki hau historian zehar handitu egin dela uste da, bereziki 80. hamarkadan zehar. Zerbitzu zibila da eta, ondorioz, ez du ez antolaketa ezta funtzionamendu militarrik ere, nahiz eta bertako goi kargu gehienek Armadan lan egin duten noizbait.
Zortzi departamentutan antolatuta dago. Garrantzitsuena Bildumen departamentua da. Bertan informazioa bildu eta antolatu egiten dute, bereziki atzerriko espioiei (Katsa) esker lortutakoa, bai bide diplomatikoen bidez, baita bide estraofizialen bidez ere.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mossad, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.