Modest Petrovitx Musorgski —errusieraz: Модест Петрович Мусоргский— (Karevo, Errusiar Inperioa, 1839ko martxoaren 21agreg.
Bostak musikagile taldeko kideekin batera (Mili Balakirev, César Cui, Nikolai Rimski-Korsakov eta Aleksandr Borodin) Errusiako musika klasikoak berezko nortasuna gara zezan saiatu zen, Europa mendebaldeko musika kopiatu beharrean. Bere lan asko Errusiako historian, Errusiako folklorean eta beste gai nazionalista batzuetan oinarritu ziren: Boris Godunov opera, gaua mendi soilean poema sinfonikoa, Erakusketa bateko margolanak piano suita.
Modest Musorgski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karevo eta Pskov, 1839ko martxoaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1881eko martxoaren 16a (juliotar egutegia) (42 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria |
Heriotza modua | : gaixotasun infekziosoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nikolaevskaya Cavalry school (en) Saint Peter's School (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, libretista eta militarra |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Bostak |
Genero artistikoa | antzezlana musika klasikoa opera |
Musika instrumentua | pianoa |
| |
Karevon (Errusia) jaio zen, 1839ko maiatzaren 20an. Jaioterrian amarengandik piano eskolak jaso zituen. 1849an familiarekin San Petersburgora joango da eta ikastegi militar batean sartuko.
Antón Requerí irakasle izan zuen. 1857an Mili Balakirev musikaria ezagutu zuen, bai eta Cesar Cui ere. Milizia utzi behar izan zuen, eta konposizioan ibiltzea eskainiko zioten.
Osasun krisia izan ondoren (kirioak), bere apartamentuan bohemioak onartzen hasi zen. Geroago, 1868. urtean, Balakireven klaseak emateko ardura egokitu zitzaion. Bere buruarengan konfiantza galdu zuen, eta berriro ikasten hasi zen, oraingoan Nikolai Rimski-Korsakovekin.
1871-1874 bitartean sormen handiz ibili zen. Boris Godunov-ekin batera, konposizio batean murgilduko da. Erakusketa bateko koadroak lan ospetsua garai hartakoa da. Alkoholismoa zuen, eta horrek arazo latzak ekarri zizkion.
1881ean, delirio alkoholikoaren krisialdiek jota, ospitale militar batean hil zen San Petersburgon, martxoaren 20an. Berrogeita bi urte zeuzkan. Musorgskiren musika haren bizitzaren isla da, eta haren bizitzako gauzarik gogokoena bihurtu zen.
Musorgskiren musika erromantizismo estilokoa da. Errusiako musika tradizionaletan oinarritu zen. Errusiar musikari askorentzat eredu izan zen, adibidez Dmitri Xostakovitx musikariaren azken sinfonietan, eta Sergei Prokofiev musikariaren operetan.
1868-1869 bitartean Boris Godunov opera idatzi zuen.
Khovanstxina opera ia bukatuta zuela hil zen, Rimski-Korsakovek bukatu zuen, eta 1886an aurkeztu zen San Petersburgon.
Erakusketa bateko margolanak izeneko piano piezak.
Gaua mendi soilean mugimendu bakarreko orkestra lana. Walt Disneyen Fantasia filmean erabili zen, Schuberten Ave Mariarekin batera.
Abesti asko ere baditu, adibidez hiru abesti ziklo: Erizaintza (1872), Eguzkirik gabe (1874), Heriotzaren abestiak eta dantzak (1877), Mefistofelesen arkakusoaren abestia
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modest Musorgski |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Modest Musorgski, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.