Mocedades (euskaraz Gaztetasunak) musika talde bizkaitar arrakastatsua izan zen, 1969an sortutakoa eta gaur egun hainbat aldaketarekin irauten duena.
Espainian eta Latinoamerikan oihartzun handia eduki izan dute urte hauetan guztietan.
Mocedades | |
---|---|
2006ko kontzertu baten argazkia | |
Datuak | |
Jatorria | Bilbo (Bizkaia) |
Musika mota | Folk |
Urteak | 1969 – gaur egun |
Taldekideak | |
Javier Garai Izaskun Uranga Luis Hornedo Fernando González Rosa Rodríguez | |
Lehengo taldekideak | |
Amaia Uranga (1969-84) Estibaliz Uranga (1969-72) Roberto Uranga (1969-94) Iñaki Uranga (1989-92) Sergio Blanco (1969-72) Rafael Blanco(1969-72) José Ipiña (1969-70 eta 1973-88) Carlos Zubiaga (1973-88) Francisco Panera (1969-70) Ana Bejerano (1984-92) José Antonio Lasheras (1996-2005) Inés Rangil (1994-96) Iñigo Zubizarreta (1994-96) José García (1994-96) Idoia Arteaga (1996-1999) Arsenio Gutiérrez (1996-1999) Iratxe Martínez de Arenaza (2001-2004) | |
Informazio gehigarria | |
www.mocedades.com | |
Uranga neba-ahizpek osatu zuten hastapenetako taldea, Amaia, Izaskun, Estibaliz eta Robertok alegia, eta hasiera horretan Sergio Blanco ere batu zen, beste batzuen artean.
Gaztelania tresna nagusitzat hartuta, euskarazko abesti apur batzuk ere tartekatu zituzten hasierako diskoetan. Oi Pello Pello (Mocedades 2 albumean), Zure begiak (Mocedades 3), Goizaldean (La otra España), eta Zenbat bide zure billa (El color de tu mirada). 1982ra arte album askotan euskarazko kanta horietako bat sartu zuten , baina 1978ko Kantaldia album osoa euskarazko 11 kantekin bete zuten (Nere herria, Iruten, Zenbat bide zure bila...!, Oi Betlehem!, Santa Yageda, Oi Pello, Pello!, Nik baditut bortuetan, Lo kanta, Nere Mirentxu maitea, Goizaldean eta Zu zara (Eres tú abestiaren euskarazko bertsioa).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mocedades, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.