Miren Guillo: Antropologo feminista

Miren Guillo Arakistain (Elgoibar, 1983) antropologo feminista da.

UPV/EHUn irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean. Hilekoaren politikak eta festak genero-ikuspegitik ikertu ditu. Bilgune Feministako kidea da.

Miren Guillo
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1983 (40/41 urte)
HerrialdeaMiren Guillo: Ibilbidea, Argitalpenak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMari Luz Esteban
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta Wiki Euskaraantropologoa

Ibilbidea

Prestakuntza

Gizarte Hezkuntzan (UPV/EHU, 2004) diplomatua, Pedagogian (UPV/EHU, 2006) eta Gizarte eta Kultur Antropologian (EHU, 2012) lizentziatua, eta Ikasketa Feminista eta Generokoetan doktorea (EHU, 2020) da. Doktore-tesia Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputzahalduntzea eta ezagutza kolektiboak izan zen. Atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditu: UC Berkeley (2012), UC San Diego (2013) eta Ljubljanako IRSA (Inštitut za razvojne in strateške analize- Institute for depelopmental and strategic analysis) ikerketa-zentroan (2014).

Ikerketa-ildoak

Antropologia feminista eta gorputzaren teoria soziala, festaren antropologiaren eremuarekin konbinatuz festak eta festa-politikak genero ikuspegitik dira Guilloren ikerketa-ildo nagusiak. Hilekoaren politikak eta genero-harremanak, gorputz-dimentsioari garrantzi osoa emanez ikertu ditu. Izan ere, hilekoaren esanahi biomedikoak eta kultural nagusiak aztertzeaz gain, horiei erantzuten dieten politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu; ikuspegi hegemonikoa auzitan jarri eta irudikapen zein iruditegi alternatibo berriak bilatzen dituzten ekintza eta gorputz-politikak, alegia. Hala, proposamen eta testuinguru horietan gertatzen diren eztabaida feministak, genero-konfigurazioak eta -harremanak ikertu ditu, berriemaileen bizipenak eta praktikak prozesu etnografiko sakonaren abiapuntutzat hartuz. Era berean, prozesu horietan harremanek eta afektuek duten garrantzia, aldaketarako sozializazioak zein ezagutzak sortzeko modu kolektiboak ere behatu ditu. Analisi honen testuinguru zientifikoa, bereziki, gorputzaren teoria sozialaren, medikuntzaren antropologiaren eta teoria feministaren bitartez ehundu du. Bere tesian, gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu zituenmodu sakonean eta hainbat garaitan, eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana:

« Gizarte batean non hilekoa den zerbait ezkutatu behar dena, odola bisualki erabiltzea arau bat haustea da. »

—Miren Guillo

2015eko uztailean Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetan egin zen Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari ikastaroaren jarraipena izango zen Festak, genero-harremanak eta feminismoa liburuan 37 egileren ekarpenak koordinatu zituen 2016an. Bertan indarkeriarik gabeko jaiak eta guztien plazera erdigunean jarriko duten festak errealitate izateko gakoak aztertzen dira:

« Festak, batetik, badira ordena soziala mantentzeko: errituek askotan horretarako balio dute, ordena eta hierarkiak indartzeko. Baina, era berean, festak aukera ematen du eguneroko martxan nagusi diren baldintzak iraultzeko: jaiak badu disidentzia gaitasun bat, nabarmena. »

—Miren Guillo


Itsaspeko bihotzak egistasmoa.

2014ean Guillok Aitziber Alonso eta Mireia Delgadorekin batera diseinatu eta zuzendu zuen Galatzagorriren Itsaspeko bihotzak irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzea helburu duen aretoa, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.

Argitalpenak

Liburuak

  • Festak, genero-harremanak eta feminismoa, UEU, 2016.

Artikuluak

  • Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health, 2020.
  • Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud. Institut Català d'Antropologia, 2020.
  • Habitar lo imponderable. Espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación. Bellaterra, 2018.
  • Hilekoaren antropologiara hurbilketa: odolaren arau eta politikak, UEU, 2017.
  • HGL (haur eta gazte literatura) eta genero-berdintasuna, Behinola aldizkaria, 2015.
  • Mujeres jóvenes y menstruación. Contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco. URV, 2014.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Miren Guillo IbilbideaMiren Guillo ArgitalpenakMiren Guillo ErreferentziakMiren Guillo Kanpo estekakMiren Guillo1983AntropologiaBilgune FeministaElgoibarEuskal Herriko UnibertsitateaFeminismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arte erromanikoaBalentzia-elektroiCreative CommonsLangile Abertzaleen BatzordeakHaur hezkuntzaAndrei Rublev (tenislaria)KanpadendaChaturbateUzarraga (Antzuola)Aizkora probaÓscar de Marcos2004Euskal baladakPastoralSahatsNerea ReparazDogvilleOskar AranaMunduko biztanleriaApartheidGizakiaren ekintza geologikoaIgor Arroyo LeatxePasta platerNafarroa BehereaDortmund800GozategiAna PeleteiroNegu GorriakErramun MartikorenaPagoOihana BartraDragoi-jagoleaKattin MadariagaArrosa Uharteko ErrepublikaKomunismoJoana Arc-ekoaMuhammad IqbalBizkaiko auzo-ikastolakKarmele UrrestiEuskal Herriko kastroakHidrokarburoGazte Koordinadora SozialistaLa casa (filma)LehoiSteilasSokratesWayne BartholomewHerri kirolDrosophyla spadiceogriseaEntoloma excentricumOmar MontesLehen InternazionalaJuncal BallestínAltzairuKitzikapenErrenteriaAndres UrdanetaGatibuDKirolGonzalo BoyeJose Gonzalo ZulaikaTolosaldeaXabier EuzkitzeXiberootsEkonomiaThomas JeffersonJuan Sebastian ElkanoHizkuntzaMartin (telesaila)Tim SchaferGaztaMiñan🡆 More