Mentxu Gal: Euskal pintorea, Irungoa

Mentxu Gal Orendain (Irun, Gipuzkoa, 1919ko urtarrilaren 7a - 2008ko martxoaren 12a) euskal herritar margolaria izan zen.

Mentxu Gal
Mentxu Gal: Bizitza, Obra, Sariak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Gal Orendain
JaiotzaIrun1919ko urtarrilaren 7a
HerrialdeaMentxu Gal: Bizitza, Obra, Sariak Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun2008ko martxoaren 12a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Gaspar Montes
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak
MugimenduaEl Convivioa
Bidasoko Eskola
fauvismoa

Bizitza

Mentxu Gal: Bizitza, Obra, Sariak 
Mentxu Gal lorategia Donostian
Mentxu Gal: Bizitza, Obra, Sariak 
Mentxu Gal lorategia Donostian

Txikitatik maite izan zuen pintatzea eta gaztetan Gaspar Montes Iturrioz izan zuen irakasle. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. 1933. urtean Parisera joan zen ikasketak sakontzera. Fernand Legerrez gain Amedee Ozenfant pintore kubista izan zuen han maisu, eta Matisse pintorearen lanek eta fauvismoak liluratu zuten.

Euskal Herrira itzuli zenean Aurelio Artetarekin jarraitu zituen ikasketak. Gero Madrilgo Real Academia de Bellas Artes de San Fernando sartu zen, eta Marisa Roesseten tailerrean ere aritu zen ikasten. Institut de France-k emandako beka batekin Parisa itzuli zen berriro.

Pintura figuratibista landu zuen, baina garaikidea, garaiko pinturaren ezagutza sakonean oinarritutakoa. Bidasoko nahiz Gaztela-Mantxako paisaiak eta erretratuak daude bere lanik ezagun eta estimatuen artean. Daniel Vázquez Díaz eta Benjamín Palencia margolarien eragina nabarmendu dute kritikariek Galen obretan.

Leku askotan egin zituen erakusketak, bakarka nahiz beste artistekin batera: Madrilen , Habanan, New Yorken, Lisboan... Veneziako Biurtekoan 1940, 1950 eta 1956 urteetan parte hartu zuen. Bi erakusketa antologiko egin zituen, Donostian (1986 eta 1992).

Obra

Haren obraren ezaugarri nagusia koloreari ematen dion garrantzia da. Ikuspegiak eta erretratuak landu ditu bereziki.

Haren lan nagusiak:

  • Pasajes,
  • Paisaje,
  • Vendimia,
  • Estación de Irun,
  • Paisaje castellano,
  • Muchacha,
  • Señor con capa,
  • Marina,
  • Bodegón,
  • La torre blanca,
  • Monte de San Marcial,
  • Pescador,
  • Alrededores de Irún,
  • Zumaia,
  • Retrato de Pío Baroja,
  • Retrato de mi madre,
  • Caserío del Baztán,
  • Retrato del pintor Zabaleta,
  • Puerto refugio de Fuenterrabia,
  • Balcón con glicinas,
  • El bosque
  • Toledo.

Bere lanari buruzko azken erakusketa handia 1992an egin zen Donostian, baina orduz geroztik ere maiz ikusi ahal izan dira Mentxu Galen artelanak XX. mendeko euskal herritar margolariei eskainitako erakusketa antologikoetan, Bidasoko margolarien lanen erakusketetan...

Azken urteotan bakarkako erakusketa askorik egin ez bazuen ere, artegintzaren alor askori lotuta jarraitu zuen, batez ere Bidaso-Txingudi bere jatorrizko eskualdean.

Sariak

  • 1932 - Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketaren irabazlea.
  • 1959 - Espainiako Pintura Sari Nazionala.
  • 2005 - Gipuzkoako Urrezko Domina.
  • 2007 - Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Mentxu Gal BizitzaMentxu Gal ObraMentxu Gal SariakMentxu Gal ErreferentziakMentxu Gal Kanpo estekakMentxu Gal19192008Euskal HerriaGipuzkoaIrunMargolaritzaMartxoaren 12Urtarrilaren 7

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bectiveko abadetxeKrimenezko filmHarri-jasotzeBergaraGernika (margolana)Ornogabe2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaSainte-JalleHezkuntzaCollageKoloreLazkao TxikiTrans harrotasunaren banderaJose Saenz GarmendiaElektroiJoxepa Antoni AranberriDolores IbarruriMaisu/maistraZuhaitzUgalketa asexualMiru gorriErrobi (taldea)Azido desoxirribonukleikoIzaskun BilbaoGazte TopaguneaSergio MattarellaVeneziaEnergia hidraulikoAntzinako EgiptoAnanaJokin AltunaMartxoaren 26BurmuinSoinu kutsaduraEspainiaAbiaduraAltsasu auziaSare sozialakNarrastiPirritx, Porrotx eta MariMototsJoachim von RibbentropIñaki OtaegiSan Andres eliza (Eibar)Yves MontandGTaiwanMieltxo SaralegiAzeri arruntZirkuitu elektrikoApirilaren 5Europar BatasunaBordeleAntzinako GreziaIñigo LezertuaArtizarraIsurtzeShorty RogersLeire BilbaoAimar IrigoienFutbol amerikarraEustakio MendizabalKleopatraThibaut CourtoisJaiegunHausterre-egunEusko JaurlaritzaRaichur barrutiaProtistoOrreagako gudua (778)Maria ArrillagaAtomo🡆 More