Mehdi Nebbou

Mehdi Nebbou (Baiona, 1974ko urtarrilaren 10a) lapurtar antzezlea da.

Mehdi Nebbou
Mehdi Nebbou
Bizitza
JaiotzaBaiona1974ko urtarrilaren 10a (50 urte)
HerrialdeaMehdi Nebbou Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, film-muntatzailea eta film-zuzendaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm0623854 Allocine: 126901 Rottentomatoes: celebrity/mehdi_nebbou Allmovie: p437932 Metacritic: person/mehdi-nebbou Edit the value on Wikidata

Biografia

Ama erizain alemaniarra eta aita aljeriarra du. Bere anaia Safy Nebbou zinema zuzendaria da. Baionakoa bada ere, gaztaroa Lyongo banlieuen eman zuen. Berlingo Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlinen ikasi zuen. Guzti hori dela eta, frantsesez, alemanez, ingelesez eta italieraz aritzen eta lan egiten du.

2005ean, Steven Spielbergen Munich filmean parte hartu zuen, non Ali Hassan Salameh, Irail Beltza talde terroristako kidea, antzeztu zuen. 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetan sarraskia egin ondoren, Israelgo gobernuak palestinarrak askatzeko erakundearen aurka egindako mendeku sekretuan oinarritzen da filma.

2007an gonbidatu gisa agertu zen Alemaniako Tatort telesailean: Aliren papera egin zuen "der Finger" atalean. Geroago 2010ean agertu zen berriro telesailean, oraingoan Hassan Adub antzeztuz "die Heilige" atalean. 2008an Nizar, hizkuntzalari ohia eta Al-Qaedako kidea, antzeztu zuen Ridley Scotten Body of Lies filmean. 2011n Forces spéciales ekintza-filmean lan egin zuen Elsa kazetariaren laguna zen Aminen paperean.

Hurrengo urtean Mehdi bideo batean agertu zen beste aktore batzuekin batera uraren kalitateari buruzko kontzientzia hartzeko.

Filmografia

Zinema

  • 2001 : My Sweet Home
  • 2005 : De Folgeschäden
  • 2005 : Schläfer
  • 2005 : Munich
  • 2006 : Der Lebensversicherer
  • 2006 : Fay Grim
  • 2007 : Truands
  • 2007 : Faits divers
  • 2008 : Les Liens du sang
  • 2008 : Ca$h
  • 2008 : Berlin Calling
  • 2008 : Body of Lies
  • 2008 : Schattenwelt
  • 2008 : Secret défense
  • 2010 : Magma
  • 2010 : Zeiten ändern dich
  • 2010 : 600 kilos d'or pur
  • 2010 : Les Jours à venir
  • 2010 : By Night
  • 2011 : Switch
  • 2011 : Come trovare nel modo giusto l'uomo sbagliato
  • 2011 : Forces spéciales
  • 2012 : Mince alors !
  • 2012 : Die feinen Unterschiede
  • 2012 : Die Besucher
  • 2012 : English Vinglish
  • 2013 : Rue Mandar
  • 2013 : Cookie
  • 2013 : 11.6
  • 2013 : Joséphine
  • 2013 : Sein letztes Rennen
  • 2014 : Hasta mañana
  • 2015 : Wir Monster
  • 2015 : Happy Hour
  • 2016 : Fixeur
  • 2016 : Joséphine s'arrondit'
  • 2018 : Duelles
  • 2021 : House of Gucci
  • 2021 : Rose

Telebista

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Mehdi Nebbou BiografiaMehdi Nebbou FilmografiaMehdi Nebbou ErreferentziakMehdi Nebbou Kanpo estekakMehdi Nebbou1974BaionaUrtarrilaren 10

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArteSchool TiesEuskal etxeakUreterIñaki OtaegiPaul TanuiEuskal Kantagintza BerriaEuskaraEuskal HerriaUgal-aparatuEibarCollageGozategiEspainiako Bigarren ErrepublikaOligarkiaPello ReparazUrteOrnogabeBolumen (espazioa)Emilia LandaluceBowhill HouseBaionaMasturbazioGoi Erdi AroaHaltzSorginBrigade LocoUgalketa asexualAste SantuaBirkenwaldLurrikaraErrege BardeaFestina auziaTxDolores IbarruriZentral nuklearIrabazi arte! (telesaila)ProkariotoAsunItaliaLoreak (filma)Joxe Mari AgirretxeMarrazoAna NafarroakoaNicola MarschallIslamHyper Music/Feeling GoodGreziaEne begiek (abestia)XVideosULMA TaldeaEuskal PizkundeaNeoconger mucronatusUpEspezieEskolaEuskal literaturaAnimaliaThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainGiltzurrunIkuskizunXIX. mendeaMoldaviaZarautz🡆 More