Marie Politzer: Militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea

Marie Politzer, jaiotzaz Larcade eta Maï Politzer izenez ere ezaguna (Biarritz, 1905eko abuztuaren 15a - Oświęcim / Auschwitz, 1943ko martxoaren 6a) Lapurdin jaiotako militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea da.

Marie Politzer
Marie Politzer: Biografia, Bere oroimenez, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaBiarritz1905eko abuztuaren 15a
HerrialdeaMarie Politzer: Biografia, Bere oroimenez, Erreferentziak Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAuschwitz1943ko martxoaren 6a (37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Tifusa
Familia
Ezkontidea(k)Georges Politzer (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta emagina
Jasotako sariak

Bere deitura senarrarengatik hartu zuen; Georges Politzer hungariar jatorriko filosofo eta teoriko marxista frantsesa zen.

Biografia

Lanbidez emagina zen.

Alemaniarrek atxilotuta, 1943ko urtarrilaren 24an Paris aldeko Romainvilletik (Sena-Saint-Denis) Auschwitzera bidali zuten erresistentziako emakume ez judu, gehienbat komunista, ziren beste batzuekin; haien artean fusilatutako askoren alargunak zeuden. 230 bat ziren; batzuk aipatzearren:

Marie Politzer, Casanova eta beste batzuk bezala, tifusak hil zuen 1943ko martxoaren 6an. Gaixotasun hau Lublingo kartzelatik lekualdatutako atxilotuek eraman zuten Auschwitzera 1941eko apirilean. 1943an "erdialdeko esparruan" (Auschwitz I) 10-15000 bat lagun hil zituela kalkulatzen da.

Birkenaun (Auschwitz II) epidemiak 1943-1944ko neguan izan zuen indarrik gehien.

Mort pour la France ("Frantziaren alde hila") aipamena 1946ko maiatzaren 18 eman zioten. Interné eta deporté tituluak 1956ko ekainaren 5ean onartu zizkioten.

Marie Politzer: Biografia, Bere oroimenez, Erreferentziak 
Marie Politzer karrika Biarritzen.

Bere oroimenez

Biarritz sorterriak bere izena karrika bati (Allée Marie-Politzer) emanez omentzen du; Maisonnabe Industrialdean dago, aireportutik hurbil. Karrikan Atlantica argitaletxearen egoitza dago, besteak beste.

Mugerren ere izen berbera duen beste zumardi bat dago, hau ere industrialde batean.

Arcueilen (Marne Harana) dagoen Osasun Etxeak bere izena darama eta frantses estatuko beste zenbait hiritan, Paris tartean rue Georges et Maï Politzer izenarekin bikotea gogoratzen dute.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Tags:

Marie Politzer BiografiaMarie Politzer Bere oroimenezMarie Politzer ErreferentziakMarie Politzer Ikus, gaineraMarie Politzer Kanpo loturakMarie Politzer19051943Abuztuaren 15AuschwitzBiarritzErresistentzia (Frantzia)KomunismoLapurdiMartxoaren 6Nazionalsozialismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Joselu AnayakAna EstradaFelix MarañaIgor OyonoMendebaleko euskaraZeltaOperaAfrikaCobweb (2023ko estatubatuar filma)Ikuska (dokumental-saila)Espainiako Gerra ZibilaItsas intrusioKareharriJutta PoikolainenOrnogabeOiartzunGozategiBizardunakALMENWikidataEnergia hidraulikoUrdaibaiArantzazuko santutegiaIruñeaMarkku SyrjäläArt Nouveau Euskal HerrianHeriotza zigorPedro Miguel EtxenikeArancha del SolJaiotza-tasaUrKolonia (geografia politikoa)Sistema eragileSistema hirurogeitarMikel ValverdeOihana EtxebarrietaPatataSabin AranaImanol PradalesJoseba SarrionandiaEusko LegebiltzarraUgal-aparatuJasangarritasunEskusoinu txikiEuskal Herriko musika garaikideaJabari publikoItsasoOrnodunPopAngelu (geometria)Dupla (musika taldea)TrapezioZornotzaEuskal mitologiaHertzainakIndarTransferentzia-prezioEritasunOnddoPlanktonHammurabiren KodeaMateriaDonejakue bideaTermaMika (hegaztia)Ken ZazpiErrenteriaLeitzaranApirilaren 26🡆 More