Maria Helena de Moura Neves (Jaboticabal, 1931ko urtarrilaren 31 – Araraquara, 2022ko abenduaren 17a) brasildar hizkuntzalari eta irakaslea izan zen.
Maria Helena de Moura Neves | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Araraquara, 1931ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | 2022ko abenduaren 17a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | São Paulo State University (en) São Pauloko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Brasilgo portugesa ingelesa frantsesa gaztelania italiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | São Paulo State University (en) Mackenzie Presbyterian University (en) (2003ko abuztuaren 19a - |
Otávio de Moura eta Anna Rebucci irakasleen alaba, liburuz inguratuta hazi zen. 17 urterekin irakasle titulua lortu eta lehen hezkuntzako eskolan irakasten hasi zen. Ezkondu ondoren Araraquarara joan zen bizitzera.
Hogei urtez haurrei irakatsi ondoren, São Paulo Estatuko Unibertsitatean (Unesp) sartu zen. Antzinako greziera eta latina ikasi zituen.
1970ean grezieran lizentziatu ondoren, alemana ikasten hasi zen unibertsitate berean. Literatura Klasikoko doktoretza hasi zuen São Pauloko Unibertsitatean, José Cavalcante de Souzaren zuzendaritzapean. 1972an São Paulo Estatuko Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa lan egiten hasi zen eta 1998an erretiroa hartu zuen, irakasle boluntario bezala jarraituz. Gainera, Mackenzie Unibertsitate Presbiterianoan hitzaldiak ematen zituen.
2022ko abenduaren 17an hil zen Araraquaran, 91 urte zituela, istripu zerebrobaskularraren ondorioz.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Maria Helena de Moura Neves, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.