Margot Moles: Kirol anitzeko espainiarra emakumezkoen atletismoaren hastapenetan aitzindaria

Margot Moles Piña (Terrassa, Bartzelona, Katalunia 1910eko urriaren 12a – Madril, 1987ko abuztuaren 19a) bartzelonar kirolaria izan zen.

Hainbat kiroletan jardun zuen, besteak beste, hockeya (Atlético Madril taldeko jokalari eta kapitaina), igeriketa, eskia eta Espainiako emakumezkoen atletismoaren hastapenetan aitzindaria. Bere lorpen handienak disko-jaurtiketan lortu zituen. 1936an, Moles lehiaketa ofizialean Espainiako lehen eski-txapelduna izan zen. Bera eta haren ahizpa Lucinda izan ziren atletismoan era profesionalean aritu ziren lehen emakumeak. Moles eta Ernestina Maenza izan ziren 1936an Garmisch-Partenkirchenen Neguko Joko Olinpikoetan parte hartu zuten lehen espainiarrak.

Margot Moles
Margot Moles: Biografia, Kirol-ibilbidea, Bizitza pertsonala
1932ko urriaMargot Moles: Biografia, Kirol-ibilbidea, Bizitza pertsonala Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargot Moles Piña
JaiotzaTerrassa1910eko urriaren 12a
HerrialdeaMargot Moles: Biografia, Kirol-ibilbidea, Bizitza pertsonala Katalunia
HeriotzaMadril1987ko abuztuaren 19a (76 urte)
Heriotza modua: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Pina Picazo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria, eskiatzaile alpinoa, atleta eta belar hockey jokalaria

Olympic.org: margot-moles-de-pina Edit the value on Wikidata
Margot Moles: Biografia, Kirol-ibilbidea, Bizitza pertsonala
Lucinda Moles, Aurora Villa, Manuel Robles Rojas, Margot Moles eta Aurora Eguiluz, 1932ko Espainiako Atletismo txapelketan

Espainiako Bigarren Errepublikan, ikastetxe progresista batean aritu zen irakasle, gerra zibilean porrot egin arte. Gerra zibila zela eta, lanetik erretiratu eta arropa bordatzen aritu zen, ikastetxea erlijiosoa bihurtu baitzen eta emakumeak kiroletik baztertu baitzituzten. Errepublikaren alde egiteagatik ondorioak jasan zituen, bai Molesen bizitza, bai kirol-karrera, zapuztuta geratu ziren erregimen frankistak, gizarte-ostrazismora kondenatu baitzuen, eta, gainera, kirol-historia bikaina ezabatu egin zuen.

Biografia

Familia

Kataluniako burgesiako familia garrantzitsu batean hazi zen. Haren ama, Carolina Piña Rubíes, Kuban aberastu ondoren, Bartzelonan finkatutako familia batekoa zen. Aita, Pedro Moles Ormella —maisua eta Filosofia eta Letretan lizentziatua— zen. Aitaren aldeko osabak ospetsuak ziren: Juan Moles Ormella politikaria, Espainiako Gerra Zibila hastean gobernazio-ministro izan zena; Enrique Moles Espainiako farmazialari, kimikari eta fisikaria, Gerra Zibilaren aurreko espainiar zientziaren kimikari garrantzitsuentzat hartua eta Odon, zentro psikiatriko bat zuzentzera iritsi zen mediku ospetsua.

Aita oso gaztetatik aritu zen irakasle-lanetan, eta hezkuntza-eredu berri bati jarraituz, lehenengo eskolak eman zituen Terrasako Mont d'Or ikastetxean, hamarkada batean. Garai horretan jaio ziren hiru seme-alabak: Carlos, Lucinda, eta Margot txikia, hirurak kirolariak.

Ikasketak

1917an, aita Madrilera joan zen familiarekin, hiriburuko zenbait erakunde progresistatan eskolak ematera, eta seme-alabak balio horietan heztea erabaki zuen. Hiru neba-ahipekIrakaskuntzarako Erakunde Libreak sortutako Institut-Eskolan ikasi zuten. Bertan, prestakuntza akademikoa emateaz gain, fisikoki prestatu ziren, kirol espezialitate berriak garatu zituzten, hala nola eskia edo atletismoa, garai hartan kirol irakaslea zen Manuel Roblesek bultzatuta.

Irakasle ibilbidea

Urte batzuk geroago, bai berak bai haren ahizpa Lucindak, atletismoko txapeldunak izanik, kirol-irakasle gisa aritu ziren Institutu-Eskolan, baina gerra zibilaren ondoren irakaskuntzan jarraitzea eragotzi zitzaien. Margot Moles Espainiako Bigarren Errepublikan, gimnasia eta kiroleko irakaslea izan zen, 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpera arte, hau da, Espainiako gerra zibilera arte. Bere lanetik alde egin behar izan zuen, ikastetxea erlijiosoa bihurtu baitzen eta emakumeak kiroletik baztertu zituzten; aldi berean, senarra fusilatu egin zuten 1942an, gerra zibilean militar errepublikanoa izateagatik.

Kirol-ibilbidea

1928an neguko kiroletan hasi zen, Peñalara Elkarteko kide izanik (gaur egun Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara). Garai hartan, natura eta mendia maite zuten gazte batzuekin, 1930ean, klub bat sortzea erabaki zuten, gero Club Canoe izan zena. Laster hasi zen gizarte-lasterketak irabazten, eta, horren ondorioz, gizonezko eskiatzaile esperimentatuenekin entrenatzen hasi zen.

Atletismoaz gain, zaletasun ugari izan zituen: saskibaloia, tenisa, motozikletak gidatzea edo zaldiketa. 1930eko apirilean, Ángel Cruz eta Martín kazetariak, emakumezkoen kirolaren sustatzaileetako batek, erreportaje handi bat argitaratu zuen Crónica aldizkarian.

1931n, emakumezkoen Espainiako lehen atletismo-txapelketa egin zen Madrilen, eta Molesek Gaztela ordezkatu zuen. Hala, disko-jaurtiketako txapelduna izan zen, pisu- eta xabalina-azpitxapelduna izatea ere lortu zuen.

Mailu-jaurtiketa

1932ko uztailaren 19an mailuaren munduko markarik onena lortu zuen, 22,85 metroraino jaurtiz. Markak 43 urtez iraun zuen mundu mailan, 1975era arte. Espainian 1988ra arte egon zen.

1932an ere bigarren txapelketan parte hartu zuen, ordukoan Bartzelonan, eta berriro ere txapelduna izan zen bai diskoan bai pisuan, xabalinan txapeldunordea izan zen eta brontzea lortu zuen 80 metro hesidunetan.

IAAFek ez zuen mailu-jaurtiketa emakumezkoen kirol-diziplinatzat hartu 1995era arte, Espainiako jaurtitzaileek egindako marka batzuk erregistratuta geratu ziren eta baliozkotzat jo ziren.

Disko-jaurtiketa

1929 eta 1934 artean bost aldiz hobetu zuen Espainiako disko-jaurtiketaren errekorra. Espainiako azken errekorra (35,84 m), 1934ko apirilaren 20an lortutakoa, 30 urtez mantendu zen 1964ko irailean hobetu zuten arte. Lehenago, 35,02ko marka egin zuen 1933ko Turingo V. Nazioarteko Unibertsitate Jokoetan (1959tik aurrera unibertsiadak izan zirenen aitzindariak), baina ez zen homologatu Espainiako federazioen arteko desberdintasunengatik.

1937an, Anberesko Herri Olinpiadan parte hartu zuen, hirugarren postua lortuz, disko-jaurtiketan, eta hiru atleta errusiarrek baino ez zuten gainditu.

Igeriketa eta beste kirol batzuk

1930ean, Molesek Canoë Club Kirol Elkartearen sorreran parte hartu zuen, ondoren Canoe Igeriketa Kluba eta gaur egun Real Canoe Igeriketa Club bezala ezagutzen dena. Lucinda, haren ahizpa, eta Manuel Pina, bokal gisa agertzen dira lehen zuzendaritza-batzordean.

Atletismoko eta eskiko txapelduna izateaz gain, 1933an proba nautikoetan eta hockeyan nabarmentzen hasi zen. Lucinda Moles ahizpa Estatu Batuetara joan zen Wellesley-n (1933-1934) beka bat lortu zuenean, eta Joko eta Kiroletako irakasle izan zen Institutu-Eskolan. Handik gutxira, Munduko Unibertsitate Jokoetan parte hartu zuen Turinen, eta hantxe lortu zuen disko-jaurtiketaren munduko errekorra hobetzea. Itzuli zenean, homologazio-arazoak izan arren, omenaldi ugari jaso zituen.

1934an eta 1935ean hockeyan, bere taldea, Madrileko Athletic Club, non defentsa nagusi gisa jokatzen baitzuen eta kapitaina baitzen, bi urte horietan Espainiako txapelduna izan zen, eta Molesek garaipenetarako gol erabakigarriak markatu zituen.

Eskian, 1936an, lehiaketa ofizialean Espainiako lehen eski-txapelduna izan zen, ordura arte lehiaketa nazional ofiziosoak egin baitziren, eta horiek ere irabazi zituen.

Hockeyko hirugarren txapelketa ere lortu zuen, hiru aldiz errepikatu behar izan zen finala non jokalari nabarmenena izan baitzen.

Ernestina Maenzarekin batera, Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten lehen espainiarrak izan ziren. Garmisch-Partenkircheko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten, 1936an. 26 urte zituen. Jaitsieran eta eslalom proba konbinatuan Espainia ordezkatu zuen.

Gerra zibilaren ondoren, arrazoi politikoengatik lehiaketetarako gaitasunik gabe geratu zen. 1939an, frankismoko emakumeen kirol-antolamenduak atletismoa debekatu zien emakumeei, maskulinizatzen zituela argudiatuz. Modalitate batzuk baino ez zituen baimendu: hockeya, saskibaloia, tenisa edo igeriketa.

Errepublikaren defendatzailea

Gerra zibilean, bizitza osoan bezala, Moles Errepublikaren alde egon zen. Langileen aldeko mitinetan parte hartu zuen eta behin-behineko gobernuak bultzatutako Gorputz Hezkuntzako Kontseilu Nazionalean kide izan zen. Aldi berean, eskolak ematen jarraitu zuen. Gizarte-lanetan ere parte hartu zuen, eta Institutu-Eskolako gelak jarri zituen gobernuaren esku, gerraren biktima ziren haurrentzako eskolaurre bat sortzeko. Estatu-kolpea baino aste batzuk lehenago, 500 gazteri eskolak ematen ari zen kalean.

Berdintasunaren alde

1932an Errepublikaren alde agertu zen eta dibortzioa defendatu zuen. Emakumeei zegokienez, Luis Meléndez kazetariak Bartzelonan egindako elkarrizketa batean hauxe esan zuen:

"Guk ez dugu sinesten sexu maskulinoaren nagusitasunean. Uste dut mende askoko atzerapen izugarria dagoela, gure espiritua kikildu eta murriztu duena, baina historian zenbait adibide daude, tesi hau aldezten dutenak. Emakumeak behar adina arraza-elementu ditu bizitzan gizonaren rol bera betetzeko".

Bizitza pertsonala

1928an, Peñalara mendilerroan eskiatzen hasi zenean, kirol-ibilbidearen hasieran, Manuel Pina Picazo eskiatzailea ezagutu zuen, eta harekin harreman sentimentala eta, aldi berean, kirol-harreman bati ekin zion, bizitza osoan lehiaketa-bikote izanik. 1934ko apirilaren 20an ezkondu ziren, eta medioren batek "txapeldunen ezkontza" deitu zion. Manuel Pina, kirolari nabarmena izateaz gain, errepublikar borrokalaria izan zen gerra zibilean, non Lur-Armadako Infanteriako teniente izatera iritsi baitzen.

1939an, alaba bat izan zuten, Lucinda, eta "Luli" esaten zioten. Margotek Madrilen geratzea erabaki zuen, gurasoak eta Carlos nebaMexikora Sinaia ontzian erbesteratu ziren bitartean. Ondoren Estatu Batuetara joan zen, han bizi baitzen Lucinda ahizpa. Manuel Pina fusilatu egin zuten 1942ko urtarrilaren 17an. Margot emazteak baimena izan zuen gorpua biltzeko. Alabarekin biziraun zuen puntuzko jantziak eta jertseak eginez. Geroago, hitzarmen bat sinatu zuen Institute for Girls in Spain-ekin gelak alokatuz, etxea neska ikasle estatubatuarrentzako truke-zentro izan zedin.

1981ean, bularreko minbizia izan zuen. Bere onera etorri zen, baina berriro gaixotu zen. Madrilen hil zen 1987ko abuztuaren 19an.

Sariak eta aintzatespenak

Margot Moles: Biografia, Kirol-ibilbidea, Bizitza pertsonala 
Margot Moles eta Ana Maria Martinez Sagiren erreibindikazioa, 2022
  • 1936an, 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea eta Espainiako ondorengo gerra zibila baino lehentxeago, Espainiako Federazioak omenaldia antolatu zien Margot Molesi eta Manuel Pinari, eski nazionaleko bi kirolari onenak zirela aitortuz.
  • 1981ean, A.F. emakumezkoen atletismo-klubak Espainiako kirolaren aitzindariei egindako omenaldian parte hartu zuen.
  • 2018an, Madrilgo Udalak, Vicalvaro barrutian, Margot Molesen eta Faustina Valladolid bezalako kirolari errepublikarren lana aitortu zuen, bi kiroldegiri izenak emanez, eta emakumeak kirolean ikusarazten eta, bereziki, kirolari isilduak ikusarazten saiatuz.
  • 2018ko uztailean, “Herstóricas. Historia, Mujeres y Género” eta “Autoras de Cómic” taldeek kultura- eta hezkuntza-izaerako proiektu bat sortu zuten, emakumeek gizartean egin zuten ekarpen historikoa agerian jartzeko eta ez egoteari buruzko hausnarketa egiteko, karta-joko batean oinarrituta. Karta horietako bat Molesi buruzkoa da.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Ignacio Ramos, Margot Moles, la gran atleta republicana. Argitaletxea libros.com.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Margot Moles BiografiaMargot Moles Kirol-ibilbideaMargot Moles Bizitza pertsonalaMargot Moles Sariak eta aintzatespenakMargot Moles ErreferentziakMargot Moles BibliografiaMargot Moles Ikus, gaineraMargot Moles Kanpo estekakMargot Moles19101936ko Neguko Olinpiar Jokoak1987Abuztuaren 19AtletismoBartzelonako probintziaEskiHockeyIgeriketaKataluniako Autonomia ErkidegoaKirolMadrilNeguko Olinpiar JokoakTerrassaUrriaren 12

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Garapen Jasangarrirako HelburuakSunprinuPangramaPortugalFestina auziaTxistu (musika tresna)Erromatar InperioaWalter BenjaminEspezieAsiaEntziklopediaAntzuIssenheimEuzko Alderdi JeltzaleaIrailaren 2OperaGazteluOlinpiar JokoakGerra HotzaEskola irratiGalileo GalileiArrokaProkariotoEuskal pilotaZibilizazio minoikoIratiPessanStand-upMartxoaren 27ZerainEuskaraGonatodes nascimentoiEuskal Pentatloi SariaGipuzkoaD ereduaMaiatzZetakAntzinako GreziaBaionaKontsumismoDastamenNafar-lapurteraNeuville-Saint-VaastSokatiraMegalitoEn Tol SarmientoCharles CoburnGauzakiFutbolInauteriak Euskal HerrianBibliothèque nationale de FranceChampvans-les-MoulinsApaizac obeto (espedizioa)Demokrazia1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaBoxeoEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaAndy WarholUzkiEider RodriguezElorrioTeodolitoMaria AntonietaNafarroa GaraiaEuropar BatasunaErrusiaLemoaAmaia GabantxoLizun🡆 More