María Victoria Casares Pérez (Coruña, Galizia, 1922ko azaroaren 21a - Alloue, Poitou-Charentes, Frantzia, 1996ko azaroaren 22a) frantses antzezlea zen, galiziarra jatorriz.
Santiago Casares Quiroga politikariaren alaba zen.
María Casares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Victoria Casares Pérez |
Jaiotza | Coruña, 1922ko azaroaren 21a |
Herrialdea | Frantzia Espainia |
Heriotza | Alloue, 1996ko azaroaren 22a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Q110332997 |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Santiago Casares |
Ezkontidea(k) | André Schlesser (1978ko ekainaren 24a - 1985eko otsailaren 15a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Cours Simon (en) Instituto-Escuela |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Parisera alde egin zuen 1939an. 1942an egin zuen lehen antzerki-obra, arrakasta handia lortuz. La Comédie Française eta Thèâtre National Populairreko kide izan zen. Hainbat zinema zuzendari famaturekin ere lan egin zuen (Cocteau, Carné, Bresson).
Aipagarriak dira bere filmetatik honako hauek: Les enfants du paradis (1944, "Paradisuko haurrak"), Le testament d´Orphée (1959, "Orfeoren testamentua"), La Lectrice (1988, "Irakurlea").
This article uses material from the Wikipedia Euskara article María Casares, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.