Maneton (antzinako grezieraz: Μανέθων, Manethōn, edo Μανέθως, Manethōs) greziar adierazpena zeukan apaiz eta historialari egiptoarra izan zen.
Sebennitosen (oraingo Samannud) jaio zen K.a. III mendean. Bere jaiotze- eta heriotza-datak ez daude inon adierazita, baina Ptolomeo I eta Ptolomeo IIaren erregealdietan bizi zen. Papiro Hibeh-n, Maneton bat aipatzen da. Pertsonai bera balitz, Maneton Ptolomeo IIIaren erregealdian bizi izan litekeen.
Maneton | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. III. mendea | ||
Herrialdea | Ptolomeotar Erresuma | ||
Heriotza | ezezaguna ( urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera Egiptoera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | goi apaiza, historialaria eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Antzinako Egiptoko erlijioa |
Aigyptíaka (Egiptoren historia) idatzi zuen. Bertan, Egiptoren historia luzea kronologikoki antolatu zuen, aro mitikotik Alejandro Magnoren konkistara arte. Maneton, ziurrenik Ra eguzkiaren jaioaren apaiza izango zen Heliopolisen (Sincelo apaiz gorena zela bermatu zuen). Serapisen gurtzan (Osiris-Apis-en gurtzaren deribazio greko-mazedoniarra Alejandro Magnoren konkistaren ondorioz) agintari giza hartzen zen. Lehenengo bi Ptolomeotatik batek (K.a. 286 eta K.a. 278 artean) estatua bat inportatu zuen. Inportazio horren ikuskatzaileak Atenaseko Timoteo eta Maneton izan ziren.
Egiptoarra izan arren eta Egiptoko gaiak landu izan arren, greziera erabili zuen, gehienbat. Greziera erabiltzea ohikoa bihurtu zen dinastia helenistikoan, Ptolomeo faraoiekin. Bere obrarik famatuenak, hauek izan ziren:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Maneton, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.