Luis Villoro: Filosofo mexikarra

Luis Villoro (Bartzelona, Katalunia, 1922ko azaroaren 3a - Mexiko Hiria, 2014ko martxoaren 5a) mexikar filosofoa izan zen.

Luis Villoro
Luis Villoro: Filosofo mexikarra
(1999)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1922ko azaroaren 3a
HerrialdeaLuis Villoro: Filosofo mexikarra Mexiko
Luis Villoro: Filosofo mexikarra Espainia
HeriotzaMexiko Hiria2014ko martxoaren 5a (91 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Academia Mexicana de la Lengua

Bizitza

Ikasketak bukatuta, filosofia-eskolak eman zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta Unibertsitate Autonomo Metropolitanoan, Mexiko Hirian biak. Hiperion taldeko kide gisa, beste intelektual batzuekin elkartzen zen Mexikoko egoera aztertzeko eta pentsamendu filosofiko benetako bat sortzeko, fenomenologiaren, existentzialismoaren eta marxismoaren eraginpean. Bere filosofia-lanaren parte handi bat ideologiaren kontzeptua aztertzea izan zen, eta azterketa horretan metodo berriak proposatu zituen.

Bestalde, azkeneko urteetan, jakintzaren baldintzei buruzko arazo epistemologikoak, eta esanahiarekin zerikusia duten hizkuntzaren filosofiako gaiak aztertu zituen batez ere. Eskola jakin bati atxikimendu berezirik adierazi gabe ere, etengabeko eta errotikako kritikatzat zeukan berak filosofia, pentsamendu-sistema handiak eraikitzeko bidetzat baino gehiago.

Obra aipagarrienak: Los grandes momentos del indigenismo en México (1950, Mexikoko indigenismoaren une handiak), El proceso ideológico de la revolución de Independencia (1953, Independentzia-iraultzaren prozesu ideologikoa), Páginas filosóficas (1962, Orri filosofikoak), La idea y el ente en la filosofía de Descartes (1963, Ideia eta izakia Descartesen filosofian), Estudios sobre Husserl (1975, Husserli buruzko azterketak), Creer, saber, conocer (1982, Sinestea, jakitea, ezagutzea). Michoacana de San Nicolás de Hidalgo Unibertsitatean Doctor Honoris Causa titulua jaso zuen 2002. urtean. 2007an Academia Mexicana de la Lenguako ohorezko kide izendatu zuten.

Lanak

  • Los grandes momentos del indigenismo en México, México: El Colegio de México, 1950.
  • El proceso ideológico de la revolución de independencia, México: UNAM, 1953.
  • Páginas filosóficas, Jalapa: Universidad Veracruzana, 1962.
  • La idea y el ente en la filosofía de Descartes, México: FCE, 1965.
  • Signos políticos, México: Grijalbo, 1974.
  • Estudios sobre Husserl, México: UNAM, 1975.
  • Creer, saber, conocer, México: Siglo XXI, 1982.
  • El concepto de ideología y otros ensayos, México: FCE, 1985.
  • El pensamiento moderno. Filosofía del renacimiento, México: FCE / El Colegio Nacional, 1992.
  • En México, entre libros. Pensadores del siglo XX, México: FCE, 1995.
  • El poder y el valor. Fundamentos de una ética política, México: FCE / El Colegio Nacional, 1997.
  • Estado plural, pluralidad de culturas, México: Paidós / UNAM, 1998.
  • De la libertad a la comunidad, México: Ariel / ITESM, 2001.
  • Los retos de la sociedad por venir, México: FCE, 2007.

Erreferentziak

Tags:

19222014Azaroaren 3BartzelonaKataluniaMartxoaren 5Mexiko Hiria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lorea IntxaustiConnemara gure bihotzetanKrimenezko filmYves MontandAmoebaSoinu kutsaduraShorty RogersEukaliptoMakalChazey-sur-AinSeo (argipena)Lokomozio-aparatuAngkor WatPagoDentsitate (fisika)Emilia LandaluceAlemaniaCreative CommonsAtenasMalikiHatzak sartuItzuli (itzultzaile neuronala)ItaliaSons of AguirreJoanes LeizarragaErrobi (taldea)Ramón AndrésUrtarrilaren 1Datu mota osoaAro ModernoaPizkundeaMason MountXabier LeteFangataufaIntsektuGaltzagorriErrege BardeaMikelatsBizenta MogelJane AustenLekeitioAfro-asiar hizkuntzakClarendonMaría KodamaZuberoako maskaradakLoreak (filma)Martxoaren 8BilboHolokaustoaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaTaula periodikoaIxtebe PellotEgonkortasun PlanaLeire BilbaoSan Andres eliza (Eibar)Encyclopædia BritannicaMaiatzaren 7ProteinaWikidataDolores KeaneBudismoIñaki PerurenaEspezieKuleto faltsuIhes beteaSarpenFrantziako IraultzaAntzerkiaren Nazioarteko EgunaIkastolaAnanaErriberriko Errege Jauregia🡆 More