Loess: Haizeak garraiatu duen limo horixka, fina eta eskuarki kareharrizkoa

Loessa (Suitzako alemanieratik lösch) material geologiko sedimentario eolikoa da.

10 eta 50 mikrometro arteko tamaina duten partikula metaketen lupetz metaketek osatzen dute. Milaka urtean zehar, hauts erauntsiek garraiaturikoak dira. Hori kolorekoa da, labaingarria eta ez du estratifikaziorik. Batik bat silizioz, kaltzio karbonatoz (kareharria), detritu organiko finez eta buztinez eratuta dago. Nekazaritzarako, lurzoru sakon eta emankorra osatzen dute.

Loess: Haizeak garraiatu duen limo horixka, fina eta eskuarki kareharrizkoa
Loess

Klima idorreko lurraldeetan, loessaren metaketak eratzen dira landarediak, eskasa izan arren, bere finkatzea errazten duen tokietan. Klima hotzeko lurraldeetan, hautsa, lupetz ibai glaziareen bankuetatik erauzia izan da, eta, ondoren, glaziare inguruko lurraldeen elur geruza gainean utzia. Fenomeno honek, laugarren aroko glaziazio garaietan jarraitu duenez, 300 metrora arteko sendoera duten metaketa handiak sortu ditu europar lautada handian. Lurralde horretako tokirik emankorrena, hain zuzen ere, loessak eratuta dagoelako da hain emankorra.

Loess lurraldeetako hainbat tokitan, urak, metaketa hauen goiko geruzako karea disolbatu eta tarrasean eraman du denboran zehar, deskarbonatatu eta lehm bihurtuz.

Kanpo estekak

Tags:

BuztinMikrometroSilizioSuitza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EnaraMoskuIlaski SerranoWładysław BartoszewskiTxistu (musika tresna)Arku zorrotzBarry CunliffeBertsolaritzaNikolas KopernikoKlimaEusko LegebiltzarraGernikako ArbolaAro GaraikideaGurpilParisSindikatuSan Bartolome (argipena)TigreAustraliaMónica OltraEltxoHipatia AlexandriakoaInternetRan Rober RanLurraren atmosferaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaThe Rolling StonesSinbolismoBerriaIlargiaren aldiLurrikaraArte gotikoaIKEABakterioAnimaliaPruden GartziaKuku-belarEkosistemaKarmele JaioEuskal Herriko musika garaikideaAndrokantoDigestio-aparatuBalearretako sugandilaSur (Oman)Dupla (musika taldea)AmerikaGoienaMateriaZirku NagusiaMonarkiaNico WilliamsNire aitaren etxea defendituko dutGlobalizazioSabin AranaEusko JaurlaritzaTaula periodikoaGerra HotzaXabier García RamsdenMadrilLorea IntxaustiMaría Jesús MonteroSchool TiesJava (programazio-lengoaia)Omango golkoaRockBizkaiko Foru AldundiaKaotikoBiomasaHarkaitz CanoErrege Bardea🡆 More