Leire Iribarne: Musikaria, abeslaria

Leire Iribarne Olhagarai (Lasa, Nafarroa Beherea, 1997ko abenduaren 15a - Bellocq, 2022ko urtarrilaren 28a) euskal musikaria, pianojolea eta abeslaria izan zen.

24 urte zituelarik trafiko istripuz hil zen. Diabolo Kiwi taldeko partaidea zen.

Leire Iribarne
Leire Iribarne: Biografia, Diabolo Kiwi, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaLasa1997ko abenduaren 15a
HerrialdeaLeire Iribarne: Biografia, Diabolo Kiwi, Erreferentziak Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBellocq2022ko urtarrilaren 28a (24 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuagiltzadia

Biografia

Umetatik aritu zen musikan, kantuan eta zenbait instrumentu jotzen sei urte geroztik. Horretan ama musikari, kantari eta irakasle izateaz asko lagundu zion. Kontrabaxua izan zen haren lehen instrumentua. Baionako kontserbatorioan sartu zen, eta han ikasi zuen hiruzpalau urtez. Gero, kontrabaxua utzi, eta gitarran eta pianoan aritu zen Donibane Garaziko musika eskolan. Gitarra lantzeko kontserbatorioan berriz ibili zen, eta solfeoa ere egin zuen. Jazz ikasketak egin zituen azken urteetan. Haurra zela zenbait kantu txapelketetan parte hartu zuen gitarrarekin, eta sari batzuk irabazi zituen.

Iribarne kantuan eta pianoan aritzen zen Diabolo Kiwi musika taldean. Iaz atera zuten beren bigarren diskoa, Uhin galduak izenekoa. 2016an osatu zuten taldea Iribarne (abeslari eta teklatu jotzailea), Amaiur Epher (gitarra), Allande Etxeberri (baxua) eta Julen Etxeberri (bateria) gazteek.

Diabolo Kiwi taldea sortu aurretik, beste proiektu batzuk izan zituen, musika garaikideko eta jazzeko ikasketen bueltan. Horietako bat zortzi neskak osatu zuten, a cappella abestuz; bestea lagun batekin sortu zuen, eta jazz errepertorioa kantatzen aritu ziren gitarraren laguntzaz. Paxkal Irigoien musikariarekin ere aritu zen, Kontsumo Orkestran, pianoan batez ere.

2022ko urtarrilaren 28an, Baionarako bueltan, trafiko istripu batean, A-64 autobidean, Bellocq parean (Okzitania) hil zen. Irulegiko irratiak jaso zuen arabera, istripua 20:30 aldera izan zen, hiru autok talka egin zutenean, antza denez, basurde bat bidera atera zenean.

Durangoko Ahotseneak adierazi zuen «Euskal kantagintzako ahots ederrenetako bat galdu dugu».

Diabolo Kiwi

Leire Iribarne: Biografia, Diabolo Kiwi, Erreferentziak 
Diabolo-Kiwi musika taldea (2021)

Hainbat kanta sortu dituzte 2016tik, erritmo dantzagarrien eta melodia sarkorren arteko nahasketa oinarrituta. Kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herri osoan. Lehen grabazio laburra bost abestiz osaturiko Kokinkeria fini lana izan zen. Taldea Euskal Herri osoan ezagutzera emateko zeregina bete zuen disko hark, besteak beste Berri Txarrak-ek Kobetamendin (Bilbo) emandako kontzertu jendetsuaren atarikoan jotzeko aukera eman baitzion. Taldeak berak hartu zuen lan haren grabazioaren ardura, baina bere lehen disko luzerako James Morgan teknikariarengana jo zuten garaztarrek eta haren Magic Box estudioan grabatu zituzten diskoko bederatzi abestiak. Besteak beste, Urgatz taldearekin lan egindakoa da Morgan. Bi diskoen artean, Herri Urrats jaiaren 2020ko abestia sortu zuten, “Gaki ge”.

Freskoa, baikorra eta dantzagarria zen Kokinkeria fini. 2021eko abenduan plazaratu zuen lehen disko luzean “aire ilunagoak” ekarri zuen laukoteak. Uhin galduak izenburua du Donibane Garaziko laukotearen abesti multzo berriak, eta “bidaia intergalaktiko batean” murgiltzeko gomita egiten dio entzuleari.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Leire Iribarne BiografiaLeire Iribarne Diabolo KiwiLeire Iribarne ErreferentziakLeire Iribarne Ikus, gaineraLeire Iribarne Kanpo estekakLeire Iribarne19972022Abenduaren 15BellocqDiabolo KiwiLasaNafarroa BehereaUrtarrilaren 28

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Scratch (programazio-lengoaia)Gonzalo BoyeJoseba SarrionandiaGoalballAmets Ormaetxea Ezpeleta2024Kaze (MC)Jarrera (psikologia)SabanaAhotsMarie CurieEnergiaLehoiEuskal Herriko erle beltzaBirziklatzeIrunConnemara gure bihotzetanAzpeitiaLamia (greziar mitologia)Anje DuhaldeEuskaraKoloreLiburuaren Nazioarteko EgunaOiartzunNarrastiEspainiako Gerra ZibilaHerri BatasunaXabier LeteOxitozinaDiruEn Tol SarmientoEnergia nuklearAlienazio (marxismoa)Joan Antonio MogelNerea ReparazHemokromatosiBizkaiko golkoaTxomin LetamendiMakina birtualIzaro Andres ZelaietaIritzi artikuluOrexaAhateIlaski SerranoEusko LegebiltzarraFelazioIkastolaEuroVeloSchool TiesErekzioIdazkera kuneiformeMediaWiki2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGiza Garapenaren IndizeaJose Luis ZumetaEuskal Herriko historiaurreaKorronte elektrikoOrnogabeFrancisco FrancoEgutegiJulen AlberdiSanta Teresa basilika (Lisieux)Nafarroa GaraiaZabor-postaPilar BardemIzurdeBihotzGeologiaAnimalia🡆 More