Lehman Brothers Holdings Inc.
Inbertsio-bankuak, finantza-aktiboen kudeaketa eta errenta finkoko inbertsioak, merkataritza-bankuak, inbertsioen kudeaketa eta, oro har, banku-zerbitzuak nabarmentzen ziren.
Lehman Brothers | |
---|---|
Datuak | |
Mota | investment bank (en) , negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | Inbertsioa, finantza-zerbitzua eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Initiative Finanzstandort Deutschland (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 28.556 (2007ko azaroaren 30a) |
Ekoizpena | inbertsioko banka eta aktiboen kudeaketa |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Richard S. Fuld (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 19.257.000.000 $ (2008) |
Irabazi garbia | 4.000.000.000 $ (2006) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1850 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Montgomery |
Desagerpena | 2008 |
webgune ofiziala |
Haren zuzendari exekutiboak, Goldman Sachs, AIG, Bear Stearns, Merrill Lynch eta Magnetar-ekoekin batera, Ig Nobel Ekonomia sari parodikoa jaso zuen 2010ean, 2008ko finantza-krisian egindako kudeaketagatik.
Taldeko enpresa nagusiak hauek ziren: Lehman Brothers Inc., Neuberger Berman Inc., Aurora Loan Services Inc., SIB Mortgage Corporation, Lehman Brothers Bank, FSB eta Crossroads taldea. Holdinga New Yorken zuen egoitza; lurraldeko egoitzak Londresen eta Tokion zueden. Halaber mundu osoan zituen bulegoak.
2008ko irailaren 15ean, Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den krisirik bortitzena, hasieran finantzetakoa eta laster ekonomia osoa astindu zuena. Krisi honen kudeaketak pobreen eta aberatsen arteko arrakala sakondu zuen bazter gehienetan: gobernuek bankuak erreskatatzeko sekulako dirutzak mobilizatu zituzten eta, ordainetan, langileen eskubide eta herritarren zerbitzu sozialetan murrizketa itzelak egin.
2008an porrota deklaratu aurretik, Lehman Brothers Estatu Batuetako laugarren inbertsio banku handiena zen (Goldman Sachs, Morgan Stanley eta Merrill Lynchen atzetik) eta 680 mila milioi dolar estatubatuar zituen aktiboetan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lehman Brothers, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.