Lawrence Alma-Tadema

Lourens Alma Tadema, Lawrence Alma-Tadema bezala ezaguna (Dronryp, 1836ko urtarrilaren 8-Wiesbaden, 1912ko ekainaren 25), Herbehereetako Viktoriar Aroko margolari neoklasizista izan zen.

Formakuntza Belgikan egin zuen baina 1870tik Ingalaterran bizi izan zen. Bere ospea batez ere egin zituen Antzinaroan inspiratutako ikuspegi dotoreen ondorioz zabaldu zen.

Lawrence Alma-Tadema
Lawrence Alma-Tadema
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLourens Alma Tadema
JaiotzaDronryp (en) Itzuli1836ko urtarrilaren 8a
HerrialdeaLawrence Alma-Tadema Belgika
Lawrence Alma-Tadema Herbehereetako Erresuma
Lawrence Alma-Tadema Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1873 -
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWiesbaden1912ko ekainaren 25a (76 urte)
Hobiratze lekuaSan Paulo katedrala
Familia
Ezkontidea(k)Laura Theresa Alma-Tadema
[[[Marie] Pauline Gressin|[Marie] Pauline Gressin]] (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakÉgide Charles Gustave Wappers (en) Itzuli, Nicaise De Keyser, Gustave Boulanger, Jean-Léon Gérôme eta Louis De Taeye (en) Itzuli
KidetzaRoyal Academy of Arts
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Mugimenduaneo-Pompeian (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Musicbrainz: 12b37c03-7333-4cf8-a993-e14b1975d44d Discogs: 1919990 Find a Grave: 4107 Edit the value on Wikidata
Lawrence Alma-Tadema
Alma-Tadema 1870ean.

Bizitza

XIX mendeko pintura historikoaren testuinguruan, meroginviar serieko lan arrakastatsuak egin zituen. Maiz landu zuen Fredegunda erregina frankoaren figura. 1863 urtean bere ama zendu zen eta urte horretan ezkondu zen Marie Pauline Gresssin Doumolin andrearekin. Bikotea Italiara bidaiatu zen eta Ponpeiara egindako bisitak berebiziko garrantzia izan zuen bere lanean. Itzuleran, Parisen, Jean-Leon Gerome margolaria ezagutu zuen eta honek ere eragin handia izan zuen ondorengo obran. Senar-emazteak 1864an izan zuten lehen semea, Eugene, hil zen, gero bi alaba izan zituen, Laurense eta Anna. Bizitokia Bruselan jarri zuten. Ondorengo urteetan Antzinako Egipto, Grezia eta Roma izan ziren margolariaren katalogoa zabaldu zuten gaiak. Ernest Gambart nazioarteko arte-merkatariari esker, lanaren ezagutza zabaldu zen. Alargun zelarik, 1870 urtean, Londresera joan zen. Bertan, inoiz egin ez bazuen ere, pintura klaseak eman zituen eta bere ikasle izan zen Laura Theresa Epps margolari britainiarrarekin ezkondu zen. Gizarte-bizitza animatuan parte hartu zuen eta hiri hartan hil zen..

Alma-Tadema eta Hollywood

Alma-Tadenaren margolanak berak egindako ikerketetan inspiratu egiten ziren. Benetakotasun arkeologikoko tradizio bati ekin zion, eta horrek eragin nabarmena izan zuen antzerki victoriarrean, gai klasikoko lanen eszenaratzean aurrekariak sortuz. Izan ere, Joseph Harker antzerkiko margolariarekin lan egin zuen Hypatia, Julio Zesar eta Coriolano bezalako lanetan. Ondoren, haren margolanak, zituzten zehaztasunei esker, Hollywoodeko zuzendari askorentzat inspirazio-iturri izan ziren. Esaterako D. W. Griffith greziar eta erromatar mundua azaltzeko garaietan haren lanetan oinarritu zen. Cecil B. DeMille (The Ten Commandments, 1956) gauza berak egin zuen. Gladiator filmak ere Alma-Tadenaren eragina erakusten du. Allen Funtek, Candid Cameraren sortzailea, bere margolanen bildumagilea izan zen, batez ere oraindik oso ospetsua ez zenean.

Ohoregarriak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Lawrence Alma-Tadema BizitzaLawrence Alma-Tadema Alma-Tadema eta HollywoodLawrence Alma-Tadema OhoregarriakLawrence Alma-Tadema IruditegiaLawrence Alma-Tadema ErreferentziakLawrence Alma-Tadema Kanpo estekakLawrence Alma-Tadema18361912Ekainaren 25HerbehereakNeoklasizismoUrtarrilaren 8Viktoriar AroaWiesbaden

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bizantziar egutegiaUrteberriTxinako Herri ErrepublikaIndoeuropar hizkuntzak1997Michel FoucaultHenry David ThoreauMartxoaren 27LezkaDiana UrreaThe Shape of WaterIndustriaGaizka MendietaGenetikaElektrizitateThibaut CourtoisAmaia UribeBasoBiztanleriaMaurizia AldeiturriagaEnergia elektrikoLekeitioLeturiaren egunkari ezkutuaUntxiGizakiBizkaia.tvWIrabazi arte! (telesaila)Hizkuntza gutxituBiodibertsitateGerra HotzaCreative CommonsEuskadiko OrkestraGasteizGernika (margolana)Udalerri Euskaldunen MankomunitateaOlinpiar Jokoak24 orduak euskarazKrimenezko filmLanbideMetal AroaMusikaren historiaErramun MartikorenaBirikaProtistoEneko AristaEBarakaldoJanari transgenikoEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaOlentzeroFrankfurteko EskolaGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakOperaFutbolKatuEn Tol SarmientoOzono geruzaEuskal Pentatloi SariaAborichthys garoensisAloe veraGiza probaKoldo IzagirreAndy WarholMichael JacksonAditz trinkoChazey-sur-Ain2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakLokomozio-aparatuArrasateEpikuro🡆 More