Lau Teilatu

Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da.

Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da, izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan bigarren hautatu zuten. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hainbat taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.

Lau teilatu
Lau Teilatu
Itoizen musika-lana
Egilea(k)Juan Carlos Perez
Argitaratze-data1978
IzenburuaLau teilatu
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Hizkuntzaeuskara
TonoaSol maior
Deskribapena
Honen parte daItoiz (diskoa)

Musika

Musikaren aldetik pop musikan ohikoa den bezala, bi alde nabarmen ditu. Alde batetik, abestia bera, formalki aldakorra izan daitekena; bestetik, leloa du, ezaguna den Lau teilatu gainean, Ilargia erdian... esaldiarekin hasten dena:

Lau Teilatu 


Diskoko beste abestiek rock progresibo itxura dute, baina Lau teilatu balada motakoa da.

Letra

Juan Carlos Pérezek beti esan du euren taldean letrak ez zirela garrantzitsu, musika sortzen zutela eta, ondoren, euskaraz zekien norbaiti eskatzen ziotela letra jartzea. Ezezagunak diren aipamen asko biltzen ditu, adibidez ta zer, ondo? zelan dihoa zure bufanda txuria?. Badira beste batzuk ezagunak direla, adibidez Benito Lertxundik abestutako Maria Solt eta Kastero abestiari egiten dioen erreferentzia. Abesti hori, hala ere, Pierre Topet "Etxahun" koblakariarena da.

Bertsioak

Genero askotako hainbat artistak abestia bereganatu dute:

2019an EiTBk urtero egiten duen Maratoian abesti honen bertsioak egin zituzten.

Kuriositateak

Kantua gogoratuz, Bizkaiko Ea herrian kantu honen omenezko plaza txiki bat dago, Belenengo kalea eta Jesusen kalea elkartzen diren tokian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Lau Teilatu MusikaLau Teilatu LetraLau Teilatu BertsioakLau Teilatu KuriositateakLau Teilatu ErreferentziakLau Teilatu Kanpo estekakLau Teilatu1978Euskal Kanturik OnenaEuskaraItoizItoiz (diskoa)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Le Grand-SaconnexMexikoFuensanta CovesKubaKatherine JohnsonZumaiaIberiar penintsulaKutsaduraAlex SarduiBegiZeelanda BerriaLudwig van BeethovenBoleibolBasurdeEguzki-sistemaArte erromanikoaNekazaritzaHizkuntzaGabriel ArestiProkariotoBulgariaErretinaLuis VII.a FrantziakoaIlaski SerranoAndoni IruretagoienaDiana UrreaUrteAraztaileAristokraziaPeruEspezieEkosistemaErrege BardeaEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaMoskuFerdinand von ZeppelinNafarroako ErresumaBrigade Loco1963Juan Sebastian ElkanoKresala (Txomin Agirre)Federiko KrutwigGarizumaSisifoAlemaniaEider RodriguezUrtarrilaren 17Ganga (arkitektura)Lurraren atmosferaCreative Commons2009IOSEuskal Herriko historiaXerxes I.aDonostiaIrailaren 2ThailandiaDiego MaradonaSaint-Amand-Montrond kantonamenduaUgaztunZapelatz arruntInna AfinogenovaErromatar InperioaUhandre palmatuMoneroZetakIñigo AstizElorrioAmeriketako Estatu Batuak🡆 More