Katuen Zuzentze Erreflexu

Katuaren zuzentze erreflexua, katuak beraien bizkarrezurra malgua delako eta lepauztairik ez dutelako, erortzerakoan zutik jauzteko duen gaitasuna da.

Horrez gain, ikusmenak katuari zein norabidetan erori behar den erabakitzen laguntzen dio. Katuek gaitasun hau 3-4 asterekin hasten dira garatzen eta 6-7 asterekin teknika hau bere osotasunean barneratuta izaten dute. Gaitasun hau, animali honetan oso bereizgarria da gainontzekoekiko eta hainbat ikerketa egin dira, gaitasun hau arrazoitu ahal izateko. Hala ere, gaitasun honek ez du beti funtzionatzen eta batzuetan katuak lesioak izan ditzake edo hil egin daiteke.

Katuen Zuzentze Erreflexu
Ettiene-Jules Mareyk katu baten erortze prozesuari ateratako argazkiak. / Nature aldizkaria, 1894

Teknika

Katuek barne belarriko bestibulu aparatuaren bidez, gorputza okertzea lortzen dute beherantz behera jarri ahal izateko.

Lehenengo pausoan, burua bizkarrezurarekiko biratzen hasten da, bere ohiko posizioa berreskuratzeko eta jarraian eman beharreko pausoak era egokian nola eman jakiteko.

Katuen Zuzentze Erreflexu 
Katuaren mugimenduaren animazioa.

Bigarren pausoan, aurreko hankak barrurantz sartzen ditu, bere gorputzaren aurrealdearen inertzia gutxitzeko. Momentu horretan, bere atzealdeko hankekin guztiz aurkako egiten du, hau da, hankak luzatzen ditu atzealdeko partearen inertzia handitzeko. Era honetan, aurrealdea 90º biratzen dituenean, atzealdea aurkako norantzan 10º biratzen ditu.

Hirugarren pausoan, aurreko hankak luzatzen ditu eta atzealdekoak barrurantz sartzen ditu, atzealdeko partea biratzeko.

Katuaren malgutasun mailaren arabera azken bi pausoak errepikatu beharra dauka 180º errotazioa egiteko.

Abiadura

Katuek bere erreflexuez gain, beste ezaugarri batzuek erortzerako orduan, beraien abiadura terminala txikiagotu egiten dute, adibidez, gorputz tamaina txikia, hezurdura arina edo ilaje lodia. Katua erortzen den bitartean, bere gorputza hedatzen du erresistentzia handitzeko. Tamaina ertaineko katu batek gorputza hedatuta duenean, 97 km/h-ko abiadurara iritsi daiteke. Pertsona batek aldiz, 190 km/h-ko abiadurara iritsi daiteke erortzean. Bestalde, katuek horizontalki erortzeko gaitasuna dutenez, lurrarekiko talkaren eragina gorputz osoan banatzean lesioak arinagoak izatea lortzen du.

Lesioak

Katuak duten zuzentze gaitasunari esker ohiko egoeratan ez dute minik hartzen, baina zenbait kasutan hezurrak hautsi edo muturreko kasuetan, hil egin daitezke.

2003an 119 katurekin eginiko ikerketa batek, altuera handiagotzean lesio larriak jasateko probabilitatea handitzen dela jabetu ziren. Ikerketa honen bidez, 1987an Journal of the American Veterinary Medical Associationen ikerketa gezurtatu zuten.

1987an Journal of the American Veterinary Medical Associationek eginiko ikerketa batean, eroritako 132 katu eraman zituzten New York Animal Medical Centerera eroriak egindako eragin posibleak aztertzera. Ikerketan, geroz eta altuera handiagotik erortzean katuak lesio handiagoak izan zituela jabetu ziren, baina zazpigarren solairuraino soilik. Hortik aurrera, geroz eta altuera handiagoa izan, lesioak gutxitu egiten zirela ohartu ziren. Ikertzaileek katuak bostgarren solairutik eroritakoan abiadura terminalera iristen zirela ohartu ziren. Ondoren, beraien gorputza ahalik eta gehien zabaltzen zuten erresistentzia handitzeko. Ikerketa kritikoek zalantzan jarri zuten ideia hori, hildako katuak ez zirelako aztertzen, horrek autoreen ondorioak kuestionatuz.

Katuen Zuzentze Erreflexu 
Katua eta gurinaren paradoxaren ilustrazioa.

Katua eta gurinaren paradoxa

Sakontzeko, irakurri: «Katuaren eta gurinaren paradoxa»

Katua eta gurinaren paradoxa txantxa batean oinarriturik dago. Tostada bat gurinarekin eta katu bat lotzean, erortzean zer gertatuko litzatekeen frogatzean datza. Paradoxa hau, bi teoria berezi elkartzen ditu: Katuak gehienetan zutik erortzen direnaren teoria eta tostadak gurinaren aldetik erortzen direnarena.

Tostadak gurina duten momentuan, alde batetik bestetik baino pisu gehiago izatean, pisu handieneko alderantz erortzen dira. Ikerketa baten arabera, tostada gurina duen alderantz jauztea kasuen %81ean gertatzen da. Altuera faktore garrantzitsu bat da paradoxa honetan, gutxieneko altuera bat beharrezkoa delako tostada gurinaren alderantz biratu ahal izateko.

Paradoxa hau frogatuz gero, normala den bezala katuak bere mugimenduetan ez zuen tostadaren eraginik izango. Katuaren pisua, tostadaren pisuarekin alderatuta, askoz ere handiagoa da, beraz, ez zuen eragingo katuarengan.

Katua eta grabitatearen arteko ikerketaren bideoa.

Hainbat artistak, paradoxan honen inguruko marrazkiak egin dituzte, esate baterako, John Frazeek eginiko lanak, 1993an Omni aldizkariak antolaturiko paradoxa onenaren saria jaso zuen. Horrez gain, Flying Horse markak bere bideo promozional baterako erabili zuen katua eta gurinaren paradoxa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Katuen Zuzentze Erreflexu TeknikaKatuen Zuzentze Erreflexu AbiaduraKatuen Zuzentze Erreflexu LesioakKatuen Zuzentze Erreflexu Katua eta gurinaren paradoxaKatuen Zuzentze Erreflexu ErreferentziakKatuen Zuzentze Erreflexu Ikus, gaineraKatuen Zuzentze Erreflexu Kanpo estekakKatuen Zuzentze ErreflexuAnimaliaBizkar HezurraIkusmenKatuLepauztaiMalgutasun (argipena)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Giza Garapenaren IndizeaBananaIP helbideEspainiako Bigarren ErrepublikaEgonkortasun PlanaZelulaJesus NazaretekoaLUAborichthys garoensisJon ArretxeLazkao Txiki2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakKontsumismoAnimaliaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaMaurizia AldeiturriagaLandarePinuBerezko hazkunde1997XX. mendeaMirotzak (abestia)HiriJEuskal Herriko mendiakWolfgang Amadeus MozartUnai LasoEspainiako Gerra ZibilaPaul TanuiSua EnparantzaTxikipediaHyper Music/Feeling GoodJ. K. RowlingEuskal Autonomia ErkidegoaEspainiako garapen-planakBulego (musika taldea)Euskal Pentatloi SariaPulveroboletus hemichrysusItzulpen automatiko neuronalKai NakaiLord ByronZuhaitzErramu IgandeaArotzaren eskuakNatxo de FelipeXabier LizardiMasturbazio.tvQuit IndiaOskorriSistema eragileAntzerkiaren Nazioarteko EgunaArnasketa zelularSan Andres eliza (Eibar)ItsasoMikelatsApustuThierry LepaonAditzondoCrapsHinduismoEuskaldunSuizidio lagunduBerri TxarrakConnemara gure bihotzetanBola joko (herri kirola)XVideosGarraio🡆 More