Katuarrain

Katuarraina (Scyliorhinus canicula) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Scyliorhinidae familiakoa.

Katuarrain
Katuarrain
Iraute egoera
Katuarrain
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaCarcharhiniformes
FamiliaScyliorhinidae
GeneroaScyliorhinus
Espeziea Scyliorhinus canicula
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Katuarrain

Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da, plataforma kontinentalean eta goialdeko aldatsetan, Norvegia eta Britainiar uharteetatik Senegaleraino, 63° N eta 12° N latitudeen artean. Gehienbat hondo hondartsu, legartsu edo lupetsuetan ibiltzen da, metro gutxi batzuk eta 400 m arteko sakoneran. Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan katuarraina elasmobrankioen artean ugarienetako bat da. Populazio gehienak egonkorrak dira toki gehienetan. Bizkaian itsuki, momatx edo pitarrosa deritzote.

Arrantza jarduerak direla-eta, galtzeko arriskuan dago Kantauri itsasoan. Izan ere, arrantzaleek nahi gabe sareetan harrapatzen dituzte katuarrainak, eta gero uretara botatzen dituzte, hilda.

Deskribapena

Katuarrain 
Katuarraina

S. canicula espeziekoak sakonera txikiko uretan bizi diren buru motzeko marrazo lerden eta txikiak dira; 1 m luze eta 2 kg baino astunago izatera hel daitezke. Bi bizkar-hegatsak isatsaren aldean dauzkate kokatuak gorputzean. Larruazal latza dute, lizpaperaren modukoa. Sudurzuloak musuaren behealdean dituzte eta zirrikitu kakotu batez ahora lotuta. Behealdea zuri-grisaxka argia dute, eta goialdea marroi-grisaxka, orbain ilunagoekin. Bizkarreko kolorea hondarrarenaren antzekoa da, orban txiki eta marroi edo ia beltz askorekin. S. canicula espezieko arrek emeek baino hortz handiagoak dituzte . Mendebaldeko Afrikako uretan S. canicula espezieko arren barailak sendoago eta handiagoak dira.

Ugalketa

Katuarrain 
Arrautza enbrioi heldurekin

Ugalketa obiparoa da. Kapsula korneo batez babestuta dauden eta kiribil luzeak dituzten arrautzak jartzen dituzte. Arrautzak gehienbat itsasertzeko sakonera gutxiko uretan hazten diren makro algetan jartzen dira. Arrautz zorroak itsasertzetik urrunago jartzen dituztenean ornogabe eseri tenteengan jartzen dituzte. Arrautza zorroak 4 cm luze eta 2 cm zabal inguru izan ohi dira, inoiz ez 6 cm baino luzeagoak. Arrautza zorroak Europako itsasertz guztietan aurkitu ahal dira. Enbrioiak 5–11 hilabetetan garatzen dira, itsasoko tenperaturaren arabera, eta jaio berriak 9–10 cm luze izaten dira. Errunaldia ia urte osoan gerta daiteke. Hala ere, baliteke toki batzuetan errunaldiak urtean zehar garai ezberdinetan sakabanatuta gertatzea. Arrak 37.1-48.8 cm luze inguru direnean heltzen dira heldutasun sexualera, emeak 36.4-46.7 cm. luze inguru direnean.

Elikatzea

S. canicula espezie oportunistatzat hartzen da, harrapakin mota askorekin elikatzen da eta: moluskuak, ekinodermoak, poliketoak, krustazeoak, sipunkulidoak, tunicateak... Hala ere, krustazeo dekapodoak eta arrainak dira haien elikagai nagusia. Elikatzeko preferentziak adinarekin aldatzen dira; katuarrain gazteagoek krustazeo txikiak gurago dituzte, zaharragoek ermitauak eta moluskuak. Gorputz tamainarekin ere aldatzen da dietaren konposizioa. Bestalde, harrapakinak ugariagoak izanda, uda partez gehiago jaten dutela ikusi da. Ez daude ezberdintasun handiak S. canicula espezieko arren eta emeen elikatzeko ohituren artean.

Azterketa gai

S. canicula espeziea egokia da gastrulazio azterketa konparatiboak egiteko zenbait ziogatik.

  • Kopuru handitan arrapatzen da Europako itsasalde guztietan, eta elasmobrankioenen artean edozein garapen fasetan eta edozein garaitan kopuru handitan arrapa daiteken espezie bakarra da.
  • Ernalketa barnekoa da katuarrainean, baina arrautzak garapenaren fase goiztiarrean erruten dira, blastozelearen eraketa baino lehen. Behin errunda, normalki garatu ahal dira laborategietan, itsasoko ur oxigenatuan, beste ezer barik.
  • Enbrioien neurriak eta eskuratzeko erraztasunak errazten dute azterketa.
  • Ondo karakterizatutako bost fase bereizi ahal dira gastrulazioaren hasieratik neurulazioaren hasiera arte.

Arrisku maila

S. canicula espeziea ugarienetariko bat da elasmobrankioen artean Ipar-ekialdeko ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan. Usu erabiltzen da gizakiak elikatzeko, baina arrantzale profesionalek eta zaletuek hartzen dituzten katuarrain gehienak bota egiten dituzte. Hala ere, egindako azterketek erakutsi dute botatako katuarrainetatik bizirik irauten dutenen tasak oso handiak direla, %98aren ingurukoak. Toki batzuetan katuarrainen kopurua gutxitua izatea gerta baliteke ere, egindako ikerketek erakutsi dute toki gehienetan populazioak mantendu edo gehitu direla. Hala ere lurreratutako eta botatako kopuruen monitorizazioarekin jarraitzea garrantzitsua da ekiditeko kopuruaren gutxiagotzea etorkizunean. Gaur egun espezie honen egoera least concern (kezka gutxiagokoa) legez sailkatzen da IUCNren mehatxatutako espezieen zerrenda gorrian, ez dagoelako ebidentziarik mundu mailako populazioa era nabarmenean gutxitu dela esateko. Momentu honetan ez da egiten ezer espeziearen kontserbazioa ziurtatzeko.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Katuarrain DeskribapenaKatuarrain UgalketaKatuarrain ElikatzeaKatuarrain Azterketa gaiKatuarrain Arrisku mailaKatuarrain Ikus, gaineraKatuarrain ErreferentziakKatuarrain Kanpo estekakKatuarrainKondriktieScyliorhinidaeUr gazi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IkuskizunDesobedientzia zibilMaria UrcelayBola joko (herri kirola)XVideosIzaro Andres ZelaietaZientziaOñatiSeychelleakWeb nabigatzaileJorge OteizaThierry LepaonInauteriak Euskal HerrianAralarOiloMartxoaren 28Sorgin1911SalmonellaMakalIruñeaElixabete EtxanobeUrtarrilaren 24Go!azen (telesaila)Ameriketako Estatu BatuakArtizarraZuberoaEuskal Herriko futbol selekzioaUrteberri-egunSingapurko metroaKoliseoaNekazaritzaUrkiXabier LizardiArrate (mendia)Leinu gerrakLordeArrasateLotura kobalenteMarie CurieMadrilAtenasWikiKQuit IndiaHyper Music/Feeling GoodPablo PicassoGatza eta argiaRaponeBasoJon Agirre EgañaSugaarAzeri-buztanPortugalBaiduMariMiren NogalesIxtebe PellotAfro-asiar hizkuntzakArnasketa zelularJose Abad AzpilikuetaAmaiurko gazteluaIraitz-sistemaJ. K. RowlingHuntza taldeaSokatiraKontsumismo🡆 More