Juan José Larrea Conde (Bilbo, 1962ko azaroaren 7a), bizkaitar historialaria da, Doktorea Toulouse II – Le Mirail Unibertsitatean eta Erdi Aroko Historiako katedraduna EHUn.
Juan Jose Larrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962ko azaroaren 7a (61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Tolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Geografia eta Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1985ean, eta Historiako doktore-titulua lortu zuen Toulouseko Unibertsitatean (Le Mirail, 1994). Erdi Aroko Historiako irakasle titularra da EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean (Gasteizko campusa), eta 2001etik 2004ra Euskara errektoreorde izan zen unibertsitate berean.
Erdi Aroko Historian, batez ere Erdi Aroko lehen mendeak ikertu ditu, honako ikerketa-ildo hauei jarraituz: Goi Erdi Aroko gizartea eta biztanleria, Gizartea eta Antzinaro berantiarra eta Lehen Aro feudaleko idatzizko iturriak. Tolosako Unibertsitatean eman zituen urteen ondorioz, Le Mirailek Pierre Bonnassie historialari entzutetsuaren Eskola historiografikoan sartu zuen.
Baina bi ikerketa-eremutan egin du lan batez ere: batetik, Baskoniaren eta Iruñeko erresumaren historia politiko eta sozialean, Inperioaren amaieratik Lehen Aro Feudalera arte, eta, bestetik, Goi Erdi Aroko landa-historian, arreta berezia jarriz dokumentu-funts karolinjioen azterketa goiztiarrenei.
Aipatutako eremuekin lotutako doktoretza-tesiak zuzendu ditu, eta Espainiako Plan Nazionaleko hainbat proiektu koordinatu ditu ikertzaile nagusi gisa. Framespa laborategiko, CNRS-Université de Toulouse-Jean Jaurès-eko eta Sorbona Unibertsitatearen proiektua den Cercle de Travail sur les conditions de production du savoir médiévistique (LaMOP-CNRS)-ko kidea da. gainera, Münsterreko Unibertsitateko Institut für Frühmittelalterforschung institutuan ikerlari gonbidatua da.
Hauek dira bere ikerketan argitalpen batzuk:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Juan Jose Larrea, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.