Juan Goienetxe Gaston: (1656-1735)

Juan Goienetxe Gaston (Arizkun, Baztan, 1656ko urriaren 12a - Madril, 1735eko apirilaren 12a) nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona izan zen.

Juan Goienetxe Gaston
Juan Goienetxe Gaston: (1656-1735)
Bizitza
JaiotzaArizkun1656ko urriaren 12a
HerrialdeaJuan Goienetxe Gaston: (1656-1735) Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNuevo Baztán1735eko apirilaren 12a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, editorea eta politikaria
Juan Goienetxe Gaston: (1656-1735)
Estatua Nuevo Baztánen.

Biografia

Oso gazte zela Madrilen jarri zen bizitzen, eta historiako ikasketak egin zituen han. Karlos II.a Espainiakoak diruzain izendatu zuen, eta beste kargu garrantzitsu batzuk eskaini zizkion ondoren. Karlos II.aren bigarren emaztearen eta Filipe V.aren emazteen diruzaina izan zen. Harreman haiei esker, merkataritza-operazio garrantzitsuak egin zituen Goienetxek.

La Gaceta de Madrid Espainiako lehen egunkaria sortu zuen 1697. urtean. Ontziola batzuen jabe zen garai hartan, eta zuhaitzak moztu eta zura kostaldera garraiatzeko bitarteko berriak egokitu zituen. Eragin oso handia izan zuen Nafarroako Erresumak Filipe Anjoukoari Ondorengotza Gerran laguntzea erabakitzeko orduan. Horrezaz gainera, herri berri bat sortu zuen, Madrildik 50 kilometrora, Jose de Churriguera arkitektoaren zuzendaritzapean (1709-1713), eta Nuevo Baztán izena eman zion. Beira tratatzeko lantegi moderno bat eraiki zuen bertan eta ehunak, larruak, papera eta likoreak landu eta ontzeko olak sortu zituen han eta hemen.

Literaturazalea zen, eta idazle batzuk babesteaz gainera, Antonio de Solís Indietako kronikariaren biografia bat (1692) eta bere sorterriari opaturiko Executoria de la nobleza, antigüedad y blasones del Valle del Baztan, que dedica a sus hijos y originarios Juan de Goyeneche obra (1685) idatzi zituen. XVII. mendean Frantziako borboitarren gortean mugitu ziren ministroen jarraitzailea izan zen Espainiako gortean, Austriako Etxea amaitu eta Borboikoa erregetzan hasi zen garai hartan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Goienetxe Gaston Juan Goienetxe Gaston: (1656-1735) 

Tags:

16561735Apirilaren 12ArizkunBaztanMadrilNafarroa GaraiaUrriaren 12

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nikolas II.a ErrusiakoaGiza Garapenaren IndizeaMonarkiaAztekaNafarroako ErresumaOrojaleBizkaiaGernikako bonbardaketaJuan Sebastian ElkanoBakterioToles eta zamalkadura gerrikoSaint-Amand-Montrond kantonamenduaLatinAdimen emozionalTxikipediaXerocomus tumidusBulgariaDanimarkaMartxoaren 8Creative CommonsIndiaMartxoaren 9Zerain1958Maiatzaren 15Puntu (puntuazioa)Zapelatz arruntDonejakue bideaCharles CoburnMoneroBEuskalkiJon IñarrituChampvans-les-MoulinsErrepublikaK2012Linguae vasconum primitiaeLoveland (Colorado)IssenheimArabia1978ko Tolosako tren istripuaTenerifeHertzainakDiapasoiLe Coucou des BoisLemoaAna ObregónEskoziaHegaztiNogen (musika taldea)Antzinako EgiptoEsch-sur-AlzetteNerbio-sistemaBilboAbuztuaren 30Kote CabezudoGora ta gora betiEuzko Alderdi JeltzaleaManuel LezertuaÇatal HöyükDiana UrreaLehoiSexu harremanKonpantziaKorronte elektrikoEuskararen historiaDrahomíraGonzalo BoyeUgal-aparatuMartxoaren 30Galizia🡆 More