Jose Aranburu Aramendi

Jose Aranburu Aramendi, ezizenez Keixeta, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1881 – Azpeitia, Gipuzkoa, 1962ko urriaren 11) historiako aizkolari handienetako bat izan zen.

Jose Aranburu Aramendi
Jose Aranburu Aramendi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Aramburu Aramendi
JaiotzaAzpeitia, 1881
HerrialdeaJose Aranburu Aramendi Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia1962ko urriaren 11 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria
Izengoitia(k)Keixeta

Biografia

Jose Aranburu Aramendi Aratz-Errekako Olaberri baserrian sortu eta Urrestillako Keixetan bizi izan zen. 13 urterekin egurgintzan hasi zen lanean. Lehenbiziko apustua 1912an jokatu eta irabazi zuen, aizkoran eta lasterka, José María Irizar, Hiyoya-ren aurka. 1912 eta 1924 artean zenbait erakustaldi baino ez zuen egin.

Lehenbiziko desafio handia Aiako Txikitoren aurka jokatu zuen, Zarautzen, 1925eko otsailaren 22an. Bete beharreko lana 60 ontzako hamabina enbor ebakitzea izan zen. Keixeta nagusitu zen, erixko zegoen arren. Handik aurreka 31 apustu jokatu zituen, tartean Oñatiko aizkolari txapelketa, eta denetan garaile atera zen. 1927an lan istripu larria izan zuen zerra motordunarekin eta ezker eskuko hiru hatzamar galdu zituen. Urte hartan berean plazetara itzuli zen eta 1931 arte jarraitu zuen aizkoran. 1936 arte aizkolarien prestatzaile eta erakusle aritu zen.

1962an hil zen, 81 urte zituela.

Erreferentziak

Kanpo estekak

(Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia: José Aramburu

Tags:

18811962AzpeitiaGipuzkoaUrriaren 11

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EroskiAthleticEhun (biologia)Jose Manuel LujanbioArte gotikoaOmango golkoaFrantziaEuropaOzeano AtlantikoaTorbeLeitzaranZortziko txikiMeatzaritzaSevillako katedralaGiza eboluzioaSamuli PiippoParisPizkundeaEmilia LandaluceAl-AndalusBlogLaskorain IkastolaNazio Batuen ErakundeaNarrastiTxoria txoriCandela PeñaEspainiako Gerra ZibilaHasier OleagaCaponataEspainiako trantsizioaAiako harriaEuskara batuaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaLeonardo da VinciMadrilBaztango Donejakue bideaOtxandioSistema eragileJude BellinghamHuntza taldea1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaEusko Abertzale EkintzaTriangeluOrnogabeZabalguneJonathan SwiftZuberoaGenero-indarkeriaSare pribatu birtualKrabelinen IraultzaGari MujikaDublinEdurne LarrazaFaxismoBarrokoaGipuzkoaEstirpe ImperialHannah ArendtJaiotza-tasaTaula periodikoaBerotegi-efektuaTransferentzia-prezioApirilaren 24AntzinaroaBalearrakJon Gotzon AldaparenaHernaniEnergia ez berriztagarriErdi AroaTabarre🡆 More