José García Nieto

José García Nieto (Oviedo, 1914ko uztailaren 6a - Madril, 2001eko otsailaren 27a) espainiar olerkaria izan zen.

1996an Cervantes saria eman zioten.

José García Nieto
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé García Nieto
JaiotzaOviedo1914ko uztailaren 6a
HerrialdeaJosé García Nieto Espainia
HeriotzaMadril2001eko otsailaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaolerkigintza

Bizitza eta lanak

Oviedon jaioa zen arren, Madrilen egin zituen lan nagusiak. Kazetaritzako Eskola Ofizialean graduatu zen. 1940ko hamarkadan, García Nietok eta Falange Española mugimenduarekin loturiko zenbait olerkarik (Jesús Juan Garcés, Pedro de Lorenzo, Jesús Revueltas, Víctor García de la Concha eta abar) Garcilaso aldizkaria sortu zuten (1943), espainiar literatura atzerriko eraginetatik libre mantentzeko helburuarekin.

García Nieto ideia kontserbadoreko olerkaria zen, eta hori erakutsi zuen bere obra gehienetan. Espainiako gerra ondoko poesia klasizistako olerkigile handienetakoa izan zen, eta obra originala eta pertsonala osatu zuen.

Obra nagusiak, Vísperas hacia ti (1940, Zure omenezko bezperak), Poesía, 1940-43 (1944, Olerkiak, 1940-1943), Del campo y soledad (1946, Landaz eta bakardadeaz), Tregua (1951, Su-etena), Juego de los doce espejos (1951, Hamabi ispiluen jokoa), Sonetos para mi hija (1953, Nire alabarentzako sonetoak); La red (1955, Sarea); El parque pequeño (1959, Parke txikia); Geografía es amor (1961, Geografia maitasuna da), La hora undécima (1963, Hamaikagarren ordua), Memorias y compromisos (1966, Oroitzapenak eta konpromisoak), Hablando solo (1968, Bakarrizketan), Los cristales fingidos (1984, Beira itxuratuak); Galiana (1986) eta Carta a la madre (1988, Gutuna amari) dira. 1983an Espainiako Erret Akademian sartu zen, eta 1996an Cervantes saria eskuratu zuen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Tags:

191419962001EspainiaMadrilMiguel de Cervantes sariaOtsailaren 27OviedoUztailaren 6

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HipikaEguzki-sistemaCortinarius brunneusEguzki-lore luzeEz Dok AmairuLurraBizkaiko udalerrien zerrendaMiguel Indurain Sari NagusiaKolonialismoReal SociedadKlima aldaketaIberiar penintsulaVatikanoko II. kontzilioaErromatar InperioaMunduko biztanleriaMartin LarraldeUrkiolako natura parkeaIratiOmanMikel Arrizabalaga AizpuruaAndres UrdanetaGaztelaniaZirkuluArt Nouveau Euskal HerrianBerotegi-efektuaFutbolRamon SaizarbitoriaMoskuOihana EtxebarrietaTalia ShireIkuska (dokumental-saila)GazteluBerri TxarrakInternational Standard Book NumberEspezieEnergia berriztagarriArantzazuko santutegiaPort-au-PrinceNeolitoaTxillardegiNegu GorriakAmaiurko gazteluaAutonomia erkidegoPolinizazioIhes beteaTxikipediaBizardunakOzeano AtlantikoaBiskositateArkupeFestina auziaOligarkiaBalletDinamikaIdazkera kuneiformeBuckingham jauregiaBarrokoaKanoi gangaJon ArretxeErrementari (filma)TigreErromako foroaDupla (musika taldea)Higidura zuzen eta uniformeki azeleratuAlmeneko bertso-eskolaAzaleraRichard WagnerPedro Sánchez🡆 More