Joanne Woodward (Thomasville, Ameriketako Estatu Batuak, 1930) aktorea da.
Joanne Woodward | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joanne Gignilliat Trimmier Woodward |
Jaiotza | Thomasville, 1930eko otsailaren 27a (94 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Thomasville Westport (Connecticut) Marietta |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Wade Woodward Jr. |
Ama | Elinor Trimmier |
Ezkontidea(k) | Paul Newman (1958ko urtarrilaren 29a - 2008ko irailaren 26a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Louisiana State University (en) Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Marietta High School (en) Greenville High School (en) Sarah Lawrence College (en) Greenville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea, antzerki ekoizlea, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, antzerki aktorea eta aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Antzerkian eta telebistan ari izan zen, zineman hasi aurretik. A Kiss Before Dying (1956) filmak ezagutarazi zuen. Oscar saria jaso zuen The Three Faces of Eve (1957) filmean egindako antzezpenagatik. Aktore bikaina da, antzeztu beharreko pertsonaiak ongi aukeratu izan dituena.
Paul Newman aktorearekin ezkondu zen, eta bikain ari izan zen hark zuzendutako bi filmetan: Rachel, Rachel (1968) eta The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds (1972).
Beste film batzuk: A Big Hand for the Little Lady (1966), Summer Wishes, Winter Dreams (1973), The Drowning Pool (1975), The Glass Menagerie (1987), Mr. and Mrs. Bridge (1990), The Age of Innocence (1993). Telebistarako ere interpretazio-lan ugari egin ditu.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanne Woodward |
Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Joanne Woodward, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.