João Evangelista de Lima Vidal (Aveiro, 1874ko apirilaren 2a – ibidem, 1958ko urtarrilaren 5a) portugaldar elizgizona izan zen, Aveiroko artzapezpikua.
Noberto Ferreira Vidal eta Umbelina Elisa de Limaren semea zen eta Aveiroko Vera-Cruz auzoan jaio zen 1874an. 1887an Coimbrako apaizgaitegian sartu zen. 1889an, Vitali monsinoreren dirulaguntza jaso zuen eta Erromako Eliz Unibertsitate Gregorianora joan zen, 15 urte besterik ez zituela.
1891n filosofian lizentziatu zen. 1896ko abenduaren 1ean (beste datuen arabera, abenduaren 19an) apaiztu zen Coimbrako San Joan elizan.
Hurrengo 13 urteetan irakasten zuen Coimbrako apaizgaitegian. 1906ko otsailean Coimbrako katedraleko kalonje izendatu zuten.
1909an Pio X.a aita santuak Angola eta Kongoko apezpiku izendatu zuen. Ekainaren 29an apezpiku ordenatu zuten. Filioli diligite alterutrum leloa hautatu zuen.
1915etik 1923ra Lisboako apezpiku laguntzaile eta Mityleneko apezpiku titular izan zen.
1922an Vila Realgo elizbarrutia ezarri zen eta 1923ko maiatzaren 23an João Evangelista de Lima Vidal hango lehen artzapezpiku izendatu zuten (artzapezpiku titulu pertsonala zuen). Kargu hartan 1933ra arte egon zen. 1922an O Anjo da Diocese buletina sortu zuen, eta 1930eko urriaren 24an Vila Realgo apaizgaitegia.
1933an Oxirrinkoko artzapezpiku titular bihurtu zen.
1940ko urtarrilaren 16an Aveiroko artzapezpiku bihurtu zen. Aveiron, Florinhas do Vouga erakundea sortu zuen.
1957an larriki gaixotu zen eta, 1958aren hasieran, ezin izan zion gaixotasunari aurre egin. Urtarrilaren 5ean hil zen eta Aveiron lurperatu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article João Evangelista de Lima Vidal, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.