Isaac Lee Hayes, Jr.
Isaac Hayes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isaac Lee Hayes Jr. |
Jaiotza | Covington (Tennessee), 1942ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Memphis, 2008ko abuztuaren 10a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Memorial Park Funeral Home & Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, egile abeslaria, musikagilea, zinema aktorea, telebista-aktorea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea, ahots-aktorea, musikaria, disko-ekoizlea, saxofoi-jotzailea eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | BMI |
Genero artistikoa | rhythm and bluesa soula funk |
Ahots mota | baritono baxua |
Musika instrumentua | organoa ahotsa musical keyboard (en) pianoa |
Diskoetxea | Stax ABC Records Columbia Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zientologia |
isaachayes.com | |
|
Haurra zela sartu zen musikaren munduan, gospel-kantari gisa. Gaztaroan, zenbait talde sortu zuen, baina ez zuen diskorik argitaratzea lortu. 1964an, Stax Records konpainian sartu zen, estudioko musikari gisa. Han, abestiak idazten hasi zen David Porterrekin, eta arrakasta handiko abestiak egin zituzten soul-artistentzat bien artean.
Presenting Isaac Hayes diskoarekin egin zuen debuta, 1967an, eta, bi urte geroago, Hot Buttered Soul kaleratu zuen, 1960ko hamarraldiko musika beltzaren diskorik ezagunenetako bat. 1970etik 1971ra, The Isaac Hayes Movement eta To Be Continued argitaratu ziren, baina ez zuten aurrekoek adina arrakastarik izan. 1971n, ordea, Shaft izeneko diskoak, izen bereko filmaren soinu-bandak, bultzada handia eman zion berriro Hayesen karrerari. Oscar bat jaso zuen lan horregatik, eta bai diskoak bai singleak aurreneko lekuak lortu zituzten munduko hainbat herrialdetako musika-zerrendetan. 1980tik aurrera, ekoizle gisa lan egin zuen, batez ere
Beste lan batzuk: Black Moses (1971), Ike´s Rap (1986), Love Attack (1988), Wonderful (1994), Branded (1995) eta Ultimate collection (2000).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Hayes |
Artikulu hau Tennesseeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Isaac Hayes, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.