Columbia Records

Columbia Records soinua grabatzeko sortutako marka komertzial zaharrena da.

1888an sortua, gaur egun Sony Music markaren mendean dago (Epic Records eta RCA Records bezala). Halaber, munduko diskoetxe zaharrena da. Columbia Recordsek fonografo zilindroei grabazioen aukera eman zieten. 1903tik abeslarien, musikarien eta taldeen grabazioak hasi zen plazaratzen. 1961tik 1990 arte grabazioak Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan CBS Records zigiluarekin egin ziren.

Columbia Records
Columbia Records
Datuak
Izen laburraColumbia
Motadiskoetxea eta marka erregistratua
Jarduera sektoreamusika
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabiltzen du
CBS 30th Street Studio (en) Itzuli
Agintea
KudeatzaileaColumbia Recording Corporation, Columbia Records, Inc. eta EMI Italiana S.p.A.
Egoitza nagusi
JabeaSony Music Entertainment
Historia
Sorrera1889ko urtarrilaren 15a
Sortzailea
Edward D. Easton (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: columbiarecords Twitter: columbiarecords Instagram: columbiarecords Youtube: UC64Bb91nwpODQ8INnkhocAQ Edit the value on Wikidata

Historia

Columbia konpainia hasiera batean Edisonek egin zuen fonografoen banatzailea eta saltzailea izan zen; baita ere beharrezkoak ziren fonografo zilindroak saltzen zituen Washington, DC, Maryland eta Delawaren. 1893an Edisonekin eta "North American Phonograph Company"rekin lotura indartu zuen eta 1893tik aurrera Columbiak egindako grabazioak eta fonografoak saldu zituen. Baina modu paraleloan disko grabatuak ere saltzen aritu zen; arlo horretan Victor Talking Machineren konpententzia izan zuen.

1903an, "Columbia Grand Opera Record" izenarekin garaiko artista handien grabazioak plazaratzen hasi zen, besteak beste, Ernestine Schumann-Heink, Edouard de Reszke eta Sigrid Arnoldson abeslari lirikoak.

1908an Columbiak diskoaren bi aldetako grabazioak sortu zituen kopuru handietan; sistema hau bakarrik grabazio komertzialekin edo talde berriekin erabiltzen zuen zeren eta artista handien grabazioak alde bakar batean egiten baitziren. Horrela izan zen 1923 arte: urte horretan Victor Talking Machinerekin batera alde bakarreko grabazioak utzi zituzten bi aldekoak komertzializatzeko.

1912ko ekainean fonografoen eta zilindroen ekoizpena utzi zuen, diskoen grabazioetan buru-belarri aritzeko. Dena dela, zilindroak katalogoetan beste bi urte mantendu ziren.

1925ko hasieran, Columbiak Western Electric lantegiak sortutako grabatzeko prozesu elektrikoa, Viva Tonal izenekoa, hasi zen erabiltzen. 1926an, Columbiak Okeh Records konpainia erosi zuen. 1928ko urrian, el ejecutivo de Columbia, Frank Buckley Walter-ek country edo "hillbilly" grabazioak proposatu zituen Johnson Cityn, Tennesseen, Clarence Greene eta Charlie Bowman bezalako ospe handiko artistak hartuz.

Artistak

2012an Columbia Records 85 artista zituen. Hauek dira batzuk:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Columbia Records HistoriaColumbia Records ArtistakColumbia Records ErreferentziakColumbia Records Ikus, gaineraColumbia Records Kanpo estekakColumbia Records18881903Ameriketako Estatu BatuakDiskoetxeKanadaRCA RecordsSony Music

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EnergiaEaDurangoLapurdiMundakaAsier OtsanbelaEuskal dantzakZatiki (matematika)Angela DavisAiora ZulaikaRotten XIIIJose Antonio AgirreInstagramRobert MaxwellEntretenimenduBegoña GilGoierri (Erandio)LGBTSua EnparantzaAna PeleteiroMiren Gorrotxategi AzurmendiZuberoaMiguel Ángel BlancoJoxe Mari AgirretxeAnje DuhaldePagolaAditz trinkoTrebiñuBurguFaxismoLaudioZuberoako maskaradakCreative CommonsOndarroaElkarrekin PodemosTiti-koitoaGari MujikaKripanAtaunIbone BelaustegigoitiaJosu Jon ImazLeonardo Henriques da SilvaRamon SaizarbitoriaSortuEkain RicoÑArgantzonJaponiaRomandiako TourLucia ArietaOlaia InziarteEuskadi Ta AskatasunaNerea Reparaz1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEusko Legebiltzarrerako hauteskundeakItaliaren bateratzeaVicente VallésBarakaldoGetxoZarautzOrozkoBizkarretaOnddoArritxu IribarBaionaArabako Batzar NagusiakGizarte-antropologiaMañuetaEuskal Herriko kastroakArtizarraEuskal HerritarrokTrapezioEuskal Herriko musikaIñaki GaldosGiza zakil🡆 More